LANBIDE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Blascoren dimisioa eskatu dute, Lanbideri buruz esandakoengatik

Lanbideren eraginkortasuna ezbaian utzi zuen atzo Enplegu saiburuordeak. Esan zuenez, bere semeei ez omen zaie burutik pasa ere egiten lana aurkitzeko Lanbidera jotzea.
18:00 - 20:00
Lanbideren erabilgarritasuna zalantzan jarri du Enplegu sailburuordeak

Hautsak harrotu ditu Jose Andres Blasco Enplegu sailburuordeak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari buruz atzo esandakoak. Bere semeei lana bilatzeko Lanbidera jotzea burutik pasa ere ez zaiela egiten esan zuen, "hor ez delako ezer topatzen".

Hitzon aurrean, sailburuordearen dimisioa eskatu dute EH Bilduk eta PSEk. PPk eta UPyDk, berriz, Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldia eskatu dute, Lanbideren inguruko azalpenak emateko.

Goizean, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Blascok esan du bere asmoa ez zela Lanbideren eraginkortasuna zalantzan jartzea, eta, zailtasunak zailtasun, zerbitzu hori egiten ari den lana txalotu du.

Eusko Legebiltzarreko oposizioari baina, ez zaio nahikoa iruditu Blascoren zuzenketa, eta sailburuordearen dimisioa eskatu dute EH Bilduk eta PSEk.

Ezker abertzaleko koalizioaren izenean, Belen Arrondo legebiltzarkidea agertu da hedabideen aurrean. Blasco berehala kargutik kentzeko eskatu du, "onartezina" delako, EH Bildurentzat,  Enplegu sailburuak Lanbidek ez duela lana topatzeko balio esatea.

Ildo beretik mintzatu da Jon Azkue legebiltzarkide sozialista ere. Horren arabera, Blascok "etxean" geratu beharko luke, bere departamenduak bultzatzen dituen zerbitzuetan "sinesten" ez badu. Kargua utziko ez balu, lehendakariak bota beharko lukeela Eusko Jaurlaritzatik uste dute sozialistek.

Alderdi Popularrak, bere aldetik, Lanbideren eredua goitik behera aldatzeko exijitu dio Eusko Jaurlaritzari. Laura Garrido popularraren hitzetan, "Lanbideren porrota" berretsi baino ez du egin Blascok. EAEk enplegu politiken eskumena duela kontuan hartuta, enplegu zerbitzuaren kudeaketa "eskasa" oso esanguratsua dela esan du.

Agiri baten bidez, Gorka Maneiro UPyDko kidea lehendakariari zuzendu zaio, Enplegu saileko arduradunenganako konfiantzari, oraindik, eusten dion galdetzeko, arduradun horiek euren zerbitzuetan sinesten ez dutenean.

"Adierazpenak ez ziren egokiak izan"

Angel Toña Enplegu sailburuak onartu du Blascoren hitzak ez zirela egokiak izan,  baina bere hitzetan, sailburuordearen asmoa Lanbidek hobetze bidean dituen erronkak azpimarratzea zen.

Dena dela, hanka sartzeko eskubidea edonork duela esan du. "Guztiok dugu hanka sartzeko eta hanka-sartze horiek zuzentzeko eskubidea", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X