AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi terrorismoa goratzeagatik ikertu edo ez aztertuko du Fiskaltzak

La Sexta telebista-kateko 'Salvados' programan egindako adierazpenengatik jarri zuen salaketa Vox alderdiak, ezker abertzaleko buruzagiak terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zituelakoan.
arnaldo otegi EFE
Vox alderdiak Otegiren aurkako salaketa jarri zuen, La Sexta katean egindako adierazpenengatik.

Vox alderdiak Arnaldo Otegi Sortuko idazkariaren kontra jarritako salaketa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren esku utzi du Estatuko Fiskaltza Nagusiak. La Sexta telebista-kateko 'Salvados' saioan egindako elkarrizketan, terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zituelakoan jarri zuen Voxek Otegiren kontrako salaketa.  Orain, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari dagokio buruzagi independentistaren hitzak ikertuko dituen edo ez erabakitzea.

Idatzi baten bidez, Estatuko Fiskaltzak adierazi du Auzitegi Nazionalari dagokiola Vox alderdiaren salaketa aztertzea eta horregatik igorri duela gaia Javier Zaragozak zuzentzen duen ANko atalera.

Apirilaren 17an eskaini zuen La Sexta kateak Otegiri egindako elkarrizketa, eta bertan esan zituen adierazpenen harira jarri zuen salaketa Voxek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X