POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ministroaren dimisioa eskatu dute Sanchezek, Iglesiasek eta Riverak

'Público' hedabideak kaleratutako entzuketak direla-eta eskatu dute hiru hautagaiok jarduneko ministroaren dimisioa, eta Fernandez Diaz nahasita egon den beste polemika batzuk ekarri dituzte gogora.
18:00 - 20:00
Beste alderdiek Fernandez Diaz ministroaren dimisioa eskatu dute

Jorge Fernandez Diaz jardunean dagoen Barne ministroaren dimisioa eskatu dute Pedro Sanchezek (PSOE), Pablo Iglesiasek (Unidos Podemos) eta Albert Riverak (Ciudadanos), bakoitzak bere kanpaina ekitaldian, Público hedabideak gaur argitara emandako entzuketak direla-eta.

Fernandez Diazen eta Daniel de Alfonso Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko buruaren arteko elkarrizketak zabaldu ditu 'Público'k. Duela bi urte egindako entzuketa batzuetan, ERCko eta CDCko kideak ustelkeria kasuetan nahasteaz hizketan entzun daitezke Fernandez Diaz eta De Alfonso.

Dimisioa eskatzeaz gain, Fernandez Diaz jarduneko ministroa nahasita egon den beste polemika batzuk ekarri dituzte gogora hiru hautagaiok.

Sanchezen irudikoz, "jardun politikoa" utzi egin beharko luke Fernandez Diazek. Buruzagi sozialistak esan du iazko udan eman behar zuela dimisioa ministroak, Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiarekin "ezkutuko bilera bat" egin zuela zabaldu zenean. Bankia aferan nahasita dago Rato.

Iglesiasen ustez, "berehala" dimititu beharko luke jardunean dagoen ministroak. Gaur kaleratutako entzunketek agerian uzten dute, Unidos Podemos koalizioko buruaren iritzian, alderdi independentisten aurkako konspirazio saiakera egon zela. "Grabazioak entzun ditut, eta, berez, herritarrak babestu beharko lituzkeen ministro bat bere kargua erabiltzen ari da arerio politikoak ikertzeko. Horrek berehalako dimisioa ekarri beharko luke", esan du.

Rivera ere ildo beretik mintzatu da. Fernandez Diazen dimisioa eskatzeaz gain, Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearen azalpenak eskatu ditu, bera ere jakinaren gainean zegoen argitzeko.

goen argitzeko.

goen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X