Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilkura jendetsua Altsasun, guardia zibilei egindako erasoa ukatzeko

Manifestazioa antolatu dute gaur goizean Altsasun, 'bertsio ofiziala' baztertu eta 'muntaia mediatikoa eta politikoa' izan dela salatzeko.
18:00 - 20:00
Guardia Zibilaren aurkako erasoa muntai poliziala dela salatu dute

Bilkura jendetsua egin dute larunbat goizean Altsasun, bi guardia zibili egindako erasoaren "bertsio ofiziala" ukatzeko. "Muntaia mediatikoa eta politikoa" izan dela salatzeaz gain, "gazteen aurka ez ezik, herri osoaren kontra" egin dutela adierazi dute.

Manifestazioa Altsasuko Foruen enparantzatik abiatu da, momotxorroen (herriko inauterietako pertsonaia ezagunak) talde baten atzetik. 'Muntai polizialik ez. Utzi pakean Altsatsu' zioten kartelak eraman dituzte.

Horrez gain, 'Asesinos a sueldo, abuso de poder' (soldatapeko hiltzaileak, botere neurrigabea), 'Ni se os quiere ni se os necesita' (ez zaituztegu nahi eta behar) edo 'Televisión manipulación' (Telebista manipulazioa) aldarriak oihukatu dituzte. Herriko zenbait kaletan ibili eta gero, plazara itzuli dira, agiri bat irakurtzeko.

Hasi baino minutu batzuk lehenago, COVITEko (Terrorismoaren Biktimen Elkarteko) lau kide izan dira plazan, Consuelo Ordoñez presidentea tartean zela. 'Odio fuera' (gorrotoa kanpora), 'Los que sobran son los violentos' (soberan daudenak biolentoak dira), eta 'Guardia Civil, seguid aquí' (guardia zibila, jarraitu hemen) esaldiak zituzten kartelak erakutsiz.

elak erakutsiz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X