EAJ-PSE gobernu akordioaren gakoak
EAJk eta PSE-EEk egin duten gobernu akordioak 70 orrialde eta lau zati nagusi ditu: enplegua; gizarte politikak eta zerbitzu publikoak; bizikidetza eta giza eskubideak; eta autogobernua.
Ildo horretan, Gernikako Estatutua erreformatzea, ETAren "amaiera ordenatua" lortzea, presoak hurbiltzea eta enplegua sortzea lehenetsi dute, besteak beste. Hona hemen akordioaren gako nagusiak, laburbilduta:
AUTOGOBERNUA
Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lan-taldearen esku uzten dute Estatutu berriari buruzko zirriborra egiteko ardura. Eztabaida hasten den unetik gehienez zortzi hilabete igarotzean aurkeztu beharko dute alderdiek aipatu zirriborroa.
Gernikako Estatutuaren erreforma “ordenamendu juridikoa errespetatuta” egitea adostu dute, ahalik eta akordio zabalena bilatuz, eta balizko itun hori Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek erreferendumean berretsi beharko dute.
Legebiltzarreko lan-taldean, naziotasunaz, erabakitzeko eskubideaz edo Espainiako Estatuarekin izan beharreko harremanaz eztabaidatzerakoan, EAJk eta PSEk askatasuna izango dute bakoitzak bere iritziak defendatzeko eta bere planteamendu propioak egiteko.
BIZIKIDETZA, ARMAGABETZEA ETA PRESOAK
Bakea eta bizikidetzaren esparruan, ETAren amaiera “ordenatua” izan behar dela adostu dute jeltzaleek eta sozialistek. Ildo berean, euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzea defendatzen dute eta espetxeetako eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko eskatuko diote Espainiako Gobernuari.
ETAren armagabetze prozesua gauzatzeko “egutegi egiaztagarri” bat proposatzen dute eta erakunde armatuari adierazpen publiko egitea eskatzen diote desegiteko borondatea “atzeraezina eta baldintzarik gabea” dela berresteko.
ENPLEGUA
Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasuna izango da enplegua sortzea. Ildo berean, langabezia-tasa % 10etik behera kokatzeko konpromisoa hartu dute bi alderdiek.
Kontzertu Ekonomikoa eguneratzea adostu dute, Kupoaren bost urteko lege berri bat eginda.
Horrez gain, Gizarte-segurantzaren kudeaketa transferitzea eskatuko dute.
NAFARROA ETA IPAR EUSKAL HERRIA
Euskal Autonomia Erkidegoak Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin harremanak izatearen alde agertu dira.
Harremanak hiru erakunde horien borondatearen araberakoak izango direla eta betiere araudia errespetatuta garatuko direla adostu dute.
POLITIKA SOZIALAK
Diru-sarrerak bermatzeko errenta “indartzeko” eta krisiak eragindako “pobrezia kasu berriei” erantzuteko konpromisoa hartu dute EAJk eta PSEk, “babesa bermatuz eta marjinazio soziala saihestuz”.
Gainera, gizarte politiken eta laguntza sozialen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eskatuko diote Espainiako Gobernuari.
Bestalde, pobrezia energetikoa deitutakoak eragindako kasuetan “arreta berezia” jarriko dute; Etxebizitza Legeak aitortutako etxebizitza izateko eskubidea landuko dute; alokairu soziala bultzatuko dute; etorkinek zerbitzu publikoak erabiltzeko bideak erraztuko dituzte, berdintasuna bilatze aldera; eta familien eta adingabeen aldeko ituna sustatuko dute.
Indarkeria matxistaren biktimei kalte-ordain ekonomikoak eta moralak emateko neurri zehatzak ezarriko dituzte. Era berean, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko ekimen ezberdinak abiaraziko dituzte.
OSASUNA
Osasun asistentzia herritar guztiei bermatzen jarraitzea, gaitz kronikoak dituzten pazienteen arretarako plan berri bat abian jartzea eta kontsulta espezializatuetarako edo proba osagarriak egiteko itxaro-zerrendak murrizteko neurriak hartzea adostu dute EAJk eta PSEk.
Horrez gain, onkologia plan estrategiko bat eta drogamenpekotasunari aurre egiteko lege berri bat iragarri dituzte.
Osasungintzan aurrera egiteko, ikerkuntzan eta berrikuntzan inbertsioak egingo dituzte, baita pazienteei azpiegitura egokiak eskaintzeko ere.
Ildo horretan, ondoko konpromisoak hartu dituzte: Eibarreko Ospitalea eraikitzea; Urdulizeko Ospitalean ekipamendu eta zerbitzu berriak ezartzea; Gurutzetako Ospitaleko eraikin berria amaitzea; Txagorritxuko Ospitalea handitzea; eta Basurtuko Ospitalean zainketa intentsiboetako unitate berria martxan jartzea.
Bestalde, ohiko ospitaleratzeak murrizteko asmoz, alternatiba berriak bilatuko dituzte, hala nola, telemedizina gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzat.
HEZKUNTZA
Jeltzaleak eta sozialistak Hezkuntza lege berri bat egitearen alde agertu dira eta hizkuntza politika eleanitzak ikastetxe guztietara zabaltzea babestu dute, “zonalde bakoitzeko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta”.
Beketarako 55 milioi euro bideratuko dituzte urtean, irakasleentzako lan-eskaintza publikorako deialdiak urtero egingo dituzte eta beharrizan bereziak dituzten ikasleentzako irakasle eta baliabide gehiago bideratuko dituzte.
EUSKARA
Euskararen hazkunde soziala sendotzea hitzartu dute EAJk eta PSEk, euskal hiztunen kopurua handitzeko eta euskararen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
Ildo horretan, B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izango dela agindu dute bi alderdiek.
EITB
Euskal Irrati Telebistaren zerbitzu publiko izaerari eusteko eta komunikabide publikoaren kudeaketa “bikaintasunera” eramateko konpromisoa erakutsi dute.
Horrez gain, EITBren erreforma integral baterako eztabaida bultzatuko dute, EITB eraginkorragoa bilakatu nahian.
SEGURTASUNA ETA JUSTIZIA
Esparru honetan, besteak beste, Ertzaintza herritarrengandik hurbilago egoteko neurri berriak hartuko dituzte.
Bestalde, zirkulazio istripuetan hildako pertsonen kopurua 2020an erdira jaistea jarri dute helburutzat.
Justiziaren kasuan, sistema judiziala “modernizatzeko, azkartzeko eta eraginkorrago bilakatzeko” konpromisoa hartu dute. Justizia eredua aldatu egin behar dela adostu dute, indarkeria matxistaren biktimei eskainitako arreta hobetuz eta gatazkak konpontzeko sistema alternatiboak proposatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk eta Blancok Baionako eta Biarritzeko alkate kargua hartuko dute gaur
Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzulian aukeratutako alkate karguak hartuta, argitzeke dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren.
Aenak bere kudeaketa eredua defendatu du, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioaren aurrean
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.