Ekitaldia Portugaleten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopezek PSOE 'bateratua' eraikitzea eskatu du

Halaber, PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak barne-hauteskundeak 'elkarren arteko borroka' izan ez daitezen ahalegintzeko deia egin du.
18:00 - 20:00
'Portugaletetik Ferrazera heltzeko laguntza eske' etorri da Lopez

Patxi Lopez PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak PSOE "bateratua" eraikitzeko deia egin du gaur goizean Portugaleten egindako agerraldian. Horrez gain, barne-hauteskundeetan "amaieraraino" iristeko asmoa duela berresteaz gain, prozedura "elkarren arteko borroka" ez izateko deia egin du. Bere ustez, beharrezkoa da alderdi sozialista berreskuratzea, bestela, "Espainiako interes bakarrak eskuinarenak izango baitira".

Lopezek larunbat honetan ekin dio barne-hauteskunde sozialistetako "bidaiari" bere jaioterrian, Portugaleten, antolatutako ekitaldian. Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaz gain, Mikel Torres PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia eta Portugaleteko alkatea ere Lopezen agerraldian izan da.

Idazkari nagusi izateko hautagaitza "umiltasunez" eta "dramatismorik gabe" aurkeztu duela esan du, Europan sozialismoarentzat "garai zaila" izan arren. Estatu espainiarrean hedatutako irudiaren arabera, "gure barne-kontuetan eta elkarrekin borrokan denbora gehiegi galdu dugu, desberdintasuna areagotzen duten errezetak ezartzen ari den eskuinaren kontra aritu beharrean".

Patxi Lopezek azpimarratu duenez, prozesu honetan "amaierara arte" iristeko asmoa du, "militantziak hainbat aukeraren artean hautatzeko eskubidea duelako". Lehendakari ohiak onartu du beste hautagaitza batzuk ere aurkeztuko direla, "nahiz eta desberdinak izan, guztiak gara sozialistak". Hala, "demokrazia-eredua izatea eta heldutasun politikoa" erakustea eskatu du. Era berean, nabarmendu du: "Proiektuak, ideiak eta proposamenak alderatzeak ez du esan nahi prozesua elkarren arteko borroka bihurtu behar dela".

Susana Diazen adierazpenak

Patxi Lopezen hautagaitzaren harira, Andaluziako PSOEren presidente Susana Diazek adierazi duenez, "PSOEn ez inor dago soberan, eta alderdia baliagarriagoa izango da guztiok lagunduz gero".  "Guztiok alderdikideak eta lagunak gara", jarraitu du Diazek, "eta herritarrei ilusioa itzuliko dieten pertsona gehiago behar ditugu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X