HERRI GALDEKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dagok igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin du

Euskal Herriko 35 udalerritan egingo dira erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak. Gure Esku Dago ekimenak esan duenez, berme osoarekin egingo dira kontsulta horiek.

150.000 herritar inguru daude deituta, datorren igandean, Euskal Herriko 35 udalerritan erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo diren galdeketan parte hartzera. Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun egingo dira kontsultak, Gure Esku Dago herri ekimenak sustatuta. Antolatzaileek agerraldia egin dute, gaur Errenterian, galdeketan parte hartzeko dei ozena egiteko.

"Prozesuaren zilegitasuna" nabarmendu du Angel Oiarbide Gure Esku Dago plataformaren eledunak. Horren hitzetan, "berme guztiekin" egingo dira igandeko galdeketak. 2.000 boluntario baino gehiagok hartuko dute parte antolaketa lanetan.

Azken hilabeteotan, herriz herri eta auzoz auzo saretu dituzten "konplizitateak eta akordioak" nabarmendu dituzte goizeko agerraldian. Prozesu parte hartzaileen bidez, tokian tokiko "aniztasuna eta errealitatea" kontuan hartuta erabaki direla burujabetzaren inguruan egingo diren galderak adierazi dute.

Hauek dira egingo diren galderak:

- Tolosaldea: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

- Oarsoaldea:

Lezo: Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?

Oiartzun: Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?

Pasaia: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?

Errenteria: 1) Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? 2) Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?

- Astigarraga eta Hernani: Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?

- Larrabetzu: Euskal estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?

"Erabakia gure esku dagoela aldarrikatzetik gure esku dagoela erakustera jauzi egingo dugu igandean", esan dute antolatzaileek.

Joan den urteko ekainaren 5ean Euskal Herriko beste 34 udalerritan egin ziren galdeketak.

EAJk eta EH Bilduk, parte hartzeko deia

EAJk eta EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituzten taldeek urgentziazko ebazpena adostu zuten, joan den astean, herri galdeketei babesa adierazteko. Agirian, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eta galdeketan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X