ETA-ren armagabetzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'Apirilaren 8a baino lehen eta ondotik egin behar da lan'

Lehendakariak ez du argitu bera edo Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Baionan izango ote den.
18:00 - 20:00
Urkullu: 'Ekintza bera da garrantzitsua, ez nor doan'

Helburua "indarkeriaren amaiera ordenatu eta osoa" izanik, lan egin behar dela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak, bai apirilaren 8a baino lehen bai ondotik ere. Lehendakariaren iritzian, egun hori "garrantzitsua" izango da, baina lehen urrats gisa ulertu behar da.

Jaurlaritzak lankidetza-akordioa sinatu du hainbat enpresarekin Lanbide Heziketa bultzatzeko, eta horren berri emateko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak Urkulluk. Lehendakaria apirilaren 8ko ekitaldian egongo ote den zabaldu dela eta, Urkulluk esan du "garrantzitsuena" armagabetzea bera dela, ez ekitaldian nor egongo den.

"Garrantzitsuena ez da apirilaren 8a egun bezala, egun horretan zer gauzatu behar den baizik. Garrantzitsuena ez da lehendakaria edo Jaurlaritzaren ordezkaritza egongo ote den. Garrantzitsuena da apirilaren 8an ETAren amaiera ordenatuan lehen pausoa ematea", nabarmendu du.

Zuhurtzia

Urkulluren esanetan, apirilaren 8ra heltzeko, "lana dago egiteko, eta prozesu horrek diskretua behar du izan". Lehendakariak zuhurtzia horri heldu dio, hain justu, xehetasun gehiago ez emateko.

Dena den, Jaurlaritzak "bere esku dagoen guztia" egingo du armagabetzea gauzatu dadin. "Bistan denez, gure esku ez dagoena ez dugu egingo", erantsi du.

Mendia: Eusko Jaurlaritza ez da apirilaren 8ko "ekitaldi folkloriko batean" egongo

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan duenez, "horrela egingo dela dirudien arren", Eusko Jaurlaritza "ez da apirilaren 8ko folklore eta erromeria ekitaldi batean egongo". Egingo duena, "armagabetzea legala, eraginkorra eta osoa izateko lan egitea da", argitu gabeko krimenak argi daitezen.

Euskal sozialisten buruak azpimarratu duen arabera, ETAk "arma guztiak entregatzea oso gauza positiboa da, baina bost urte eta erdi berandu heldu da".

"Eskerrak euskal herritarrok bakeaz gozatzen dugu, ETAren zain egon gabe. Gainontzekoa, horren inguruan antolatuko diren folkloreak eta erromeriak soberan daude", azaldu du.

Idoia Mendiak gogorarazi duenez, PSE-EE Eusko Jaurlaritzaren buru zenean, "ETAren amaiera lortzeko lan egin zuen. Orain ere, EAJrekin batera gobernatzen dutela, "ETA betirako desagertzeko" helburua dutela, azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X