2017ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Aurrekontuek azken tramiteak gainditu dituzte

PPren zuzenketek, EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartuta, 29 milioi euroko aldaketak dituzte.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua. Artxiboko irudia. EFE

Eusko Jaurlaritzaren 2017rako Aurrekontu Proiektuak azken tramiteak gainditu ditu astelehen honetan, PPren zuzenketa partziala onartuta eta EH Bildurenak eta Elkarrekin Podemosenak baztertuta. Hilaren 11n onartuko dituzte behin betiko.

Zuzenketa partzialen eztabaida Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordearen baitan egin dute. EAJk eta PSEk osatutako gobernu autonomikoaren eta PPren artean lortutako aurrekontuen onarpena PPk aurkeztutako 134 proposamen onartuta egin da.

PPren zuzenketek, EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartuta, 29 milioi euroko aldaketak dituzte, hau da, Kontuen % 0,26a.

Ostegunean EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako zuzenketekin gertatu bezala, bi alderdien botoen gehiketak biek aurkeztutako zuzenketa partzialak baztertzea bultzatu du.

EH Bilduk 294 zuzenketa aurkeztu zituen, eta 607 milioi euroko aldaketak zekartzaten. Elkarrekin Podemosek 471 zuzenketa jarri zituen, eta 1.590 milioi euroko zenbatekoa zuten aldaketak eragin nahi zituen.

Albiste gehiago politika

VITORIA, 23/07/2025.- Tres personas han sido detenidas durante los incidentes que se han registrado esta tarde al desalojar la Ertzaintza una acampada de protesta convocada por Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) y el Sindicato de la Vivienda en la céntrica plaza de la Virgen Blanca de Vitoria. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azpeitian eta Gasteizen izandako istiluek polizia ereduari buruzko eztabaida piztu dute: EH Bilduk eta PPk aurkako ikuspegiak dituzte

Koalizio subiranistak "polizia eredua berrikustea eta sakon erreformatzea" eskatu du. Izan ere, EH Bilduren ustez, polizien azken esku-hartzeak ez dira "proportzionalak eta kalte handiagoak prebenitzeko egokiak" izan. PPk, ostera, uste du arazo bat dagoela "ezker erradikalarekin, EAJk aurre egiten ez jakiteaz gain, elikatzen eta animatzen laguntzen ari dena".

Gehiago kargatu