Bizkaiko Foru Aldundiak eraikin berria eraikiko du Etxetxua Plazan, 31 egoitzatan sakabanatutako zerbitzuak bertan hartzeko
Urtean hiru milioi euro aurreztea ahalbidetuko du egoitza berriak, eta "digitalagoa, herritarrekiko hurbilagoa eta eraginkorragoa izango da energia kontsumoan", ahaldun nagusiak nabarmendu duenez. Ez da eman proiektuaren exekuzio-epearen berri.
Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza berria eraikiko du Bilbon, Etxetxua Plazan (Casillako kiroldegiaren ondoan), Perituen Eskola zaharraren lursaila baliatuta. Horri esker, gaur egun 31 egoitzatan sakabanatuta dauden zerbitzuak elkartu ahal izango dira, "baliabide publikoak optimizatu eta arreta publikoa hobetzeko", Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak San Inazio eguneko harreran iragarri duenez.
Zerbitzu horiek eraikin berean batzeak "urtean hiru milioi euro inguru aurreztea" ahalbidetuko du, Etxanobek azaldu duenez. Erabaki estrategiko horrek mugarria ezarriko du Aldundiaren bilakaeran, eraikinak "baliabideak optimizatzea, herritarrei ematen zaien arreta hobetzea eta erakunde horretan lan egiten duten pertsonentzako lanerako toki eta baldintza hobeak izatea ahalbidetuko baitu".
"Hainbat aukera aztertu ditugu, eta egokiena Etxetxua Plazan eraikina egitea da, Aldundiaren jabetzako lursail bat aprobetxatuz, Perituen Eskola zaharra", azaldu du Etxanobek.
Ahaldun nagusiak esan duenez, egoitza berria, oraindik exekuzio eperik ez duena, "digitalagoa, hurbilagoa, eta eraginkorragoa izango da energia-kontsumoan". Gainera, langileentzako lan-baldintza hobeak izango ditu. Etxanobek nabarmendu duenez, foru eraikin berriak Bilboko Udala bultzatzen ari den ingurua biziberritzeko proiektuari lagunduko dio.
Etxanobe "esfortzuaren, lanaren, taldeko ikuspegiaren eta zintzotasunaren" balioen alde ere mintzatu da, baina aitortu ere egin du politikaren arlotik ez dela beti eredu onena ematen eta horrek populismoari, autoritarismoari eta gatazka sozialari bide ematen diola.
Hala ere, defendatu duenez, "politikari gehienak pertsona onak, ondo prestatuak eta eredugarriak dira", eta ziurtatu du ez dutela merezi "gutxi batzuen portaera txarrak haien lana eta ahalegina zikintzea".
Ahaldun nagusiak Bizkaiak zainketen, trantsizio kuantikoaren eta trantsizio energetikoaren arloetan duen jarrera goraipatuz amaitu du hitzaldia.
Ildo horretatik, iragarri du Houstongo (AEB) topaketa batean parte hartuko duela. Hitzordu horretan, Energy Intelligence Center (EIC) aurkeztuko du, Bizkaian eta Euskadin trantsizio energetikoa bultzatzeko elkarlaneko I+G+B plataforma.
Ondoren, Houstonetik Boisera (Idaho) joango da, bost urtean behin egiten den mundu osoko euskaldunen topagunean parte hartzeko, hain justu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.