Lagunek eta familiartekoek Lopez de Lacalle omendu dute Andoainen
Jose Luis Lopez de Lacalle ETAk orain dela 17 urte hildako El Mundo egunkariko zutabegilea omendu dute lagunek eta familiak gaur Andoainen (Gipuzkoa). Mari Paz Artolazabal alargunak ETAk "hainbeste min eman dion jendeari barkamena eskatu behar diola" aldarrikatu du.
Andoaingo talde sozialistak antolatutako ekitaldia eguerdian egin dute Jose Luis Lopez de Lacalleren izena daraman parkean. Alargunaz eta Aitziber alabaz gain, beste hainbat familiartekok ere hartu dute parte. Alargunak eskerrak eman dizkie ekitaldian izan diren guztiei.
"Nik ez dut inork barkamena eskatzerik nahi, baina uste dut ETAk herri honi eta hainbeste mindu duen jendeari barkamena eskatzea zor diola", esan du Mari Paz Artolazabal zutabegilearen alargunak, senarraren ohorez egindako monolitoaren aurrean.
Halaber, Maider Lainez Andoaingo sozialisten bozeramaileak ere hitz egin du, "justiziarik, memoriarik, erreparaziorik eta egiarik gabe" etorkizuna ezin dela eraiki esateko.
"Guk ez dugu ahazten", adierazi du Lainezek, Lopez de Lacalle "bere ideiak defendatzeagatik eta pentsalari askea izateagatik" hil zutela azpimarratzeaz gain.
Besteak beste, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, eta Estanis Amutxastegi eta Jose Antonio Gabarain Andoaingo alkate sozialista ohiak izan dira. Horiez gain, Maixabel Lasak ere hartu du parte, Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoaren alargunak. 2000. urtean hil zuen ETAk Jauregi.
Lore-eskaintzaren ostean, minutu bateko isilunea egin dute Lopez de Lacalle gogoratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Parte hartzea % 55era igo da 17:00etan Pirinio Atlantikoetan, duela sei urtekoaren parekoa
Hauteslekuak 18:00ak arte egongo dira zabalik. Bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, lehen itzulian erabakita geldituko da nor izango den auzapeza eta nortzuk izango diren herriko kontseilariak.
Ubarretxena Madrilen izango da bihar EAEko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatu eta "erabakitzeko aukera" eskatzeko
Sailburuak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Parte-hartzea 2,24 puntu igo da, % 36,97raino, Gaztela eta Leonen, 14:00etan
Presidentetzako kontseilari Luis Miguel Gonzalezek agerraldia egin du 14:30ean, eta ziurtatu duenez, "normaltasun osoz" ari da igarotzen hauteskunde-eguna, "nabarmentzeko moduko gorabeherarik gabe".
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.
Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".
Hauteskundeak Iparraldean: Baionako bataila, abertzaleen erronkak eta ezkerraren zatiketa
Ipar Euskal Herriko 160 auzapez aukeratuko dituzte gaur eta, bigarren itzulia bada, hilaren 22an. Ezkerra zatituta aurkeztu da, EH Baik azken urteotako emaitza onak berretsi nahi ditu eta EAJk bere eragina handitu nahi du.
Berdintasunaren alde borroka egiteko deia egin du Anduezak
Gizarte askeago baten alde egindako lana aitortzen duten Bidegileak sariak banatu ditu Euskadiko Alderdi Sozialistak. Ekitaldian "berdintasunaren alde borrokatzeko" deia egin die sozialistei Eneko Anduezak.