Kataluniako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Generalitatea: 'Demokraziaren defentsak katalanen gehiengoa batzen du'

Oriol Junqueras, Neus Munté eta Raül Romeva kontseilariek Joan Josep Nuet Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kidea babestu dute, Justizia Auzitegi Nagusira deklaratzera joan denean.
18:00 - 20:00
Erreferendumaren deialdia irailean sinatzea espero du Puigdemontek

Kataluniako Gobernuak hiru kontseilariren bitartez adierazi duenez, demokraziaren defentsak katalanen gehiengoa elkartzen du.

Oriol Junqueras, Neus Munté eta Raül Romeva kontseilariek Joan Josep Nuet Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kidea babestu dute gaur, hain zuzen ere, prozesu subiranistaren harira bideratutako hainbat ekimenekin lotuta, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira deklaratzera joan denean.

Junquerasen esanetan, "gaur Joan Josep Nuet deklaratzera deituta, demokrata guztiok demokrazia defendatu behar dugu eta ziur nago horren baitan indar politiko katalan askok bat egingo dugula".

"Gaur guztiok gara Nuet idazkaria, erakundeen, Parlamentuko eztabaidaren eta adierazpen askatasunaren defentsan", azpimarratu du Muntek. Horren arabera, Kataluniako Gobernuak behar diren pertsona guztiak babestuko ditu, diren alderdietakoak direla, "prozesu subiranistaz harago, horren atzean dagoena demokrazia delako".

Raül Romeva kontseilariak zehaztu duenez, "gaur ez gaude independentistak bakarrik, hau demokrazia kontua da, eta independentistak ez diren beste demokrata batzuk ere biltzen ditu".

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

Gehiago kargatu