Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dagok kontsultak egingo ditu 13 udalerritan azaroaren 5ean

Gaur arte herri galdeketa antolatu dutenetatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanlerekin.
Getxon egin dute aurkezpen ekitaldia. Irudia: Gure Esku Dago
Getxon egin dute aurkezpen ekitaldia. Irudia: Gure Esku Dago

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak kontsultak egingo ditu azaroaren 5ean hamahiru euskal udalerritan, besteak beste, Getxon (Bizkaia).

150 lagunetik gora bildu dira larunbat honetan Algortako Portu Zaharrean, azaroaren 5eko galdeketan parte hartzeko deia egiteko herritarrei. Unai Elorriaga idazlea eta Bea Sever Chrysallis Euskal Herria-ko kidea izan dira bozeramaileak.

Gaur arte herri galdeketa antolatu dutenetatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanlerekin, plataformak ohar batean nabarmendu duenez.

Azaroaren 5ean beste hamabi herritan ere egingo dituzte herri galdeketak: Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X