Terrorismoa goratzeagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfredo Remirez txiolaria kartzelan sartu dute

Sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta, urtebeteko zigorra bete beharko du Basauriko espetxean.
Alfreo Remirez, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Alfreo Remirez, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

Alfredo Remirez erreharria txiolari amurrioarra larunbat honetan, azaroaren 4an, sartu dute kartzelan sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta. Hain zuzen ere, 2005eko Amurrioko jaietako txupinazoan preso bat irudikatzen zuen panpina bat eramateagatik, sakabanaketaren kontrako protesta batean.

Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri zion Remirezi.

Ostiral arratsaldean manifestazio jendetsua egin zuten Amurrion, eta Remirezek bere senideen, lagunen eta auzokideen babesa eta berotasuna jaso zuen.

"Barrionuevok hiru hilabete egin zituen kartzelan GAL sortzeagatik; ni urtebete izango naiz preso, ustez indarkeria goratzeagatik", salatu zuen ETBn egindako adierazpenetan.

"Lehen komunikabide bateko langilea izan behar zinen informazioa emateko; orain nire sakelako telefonoarekin eta kamerarekin ahotsa ematen diet nire ustez ahotsa ez dutenei. Baina uste du ni isilarazita, gauza bera egin zezaketen beste 100 edo 200 pertsona isilaraziko dituztela; pena bat da", deitoratu zuen.

Armiarma operazioa

2017ko otsailean, Remirezi Twitterren terrorismoa goratzea leporatu zioten, txio bat argitaratzeagatik aske geratu ziren bi presori ongietorria emanez, eta defentsak urte eta erdiko zigorra onartu zuen kartzelan ez sartzeko. Baina Auzitegi Nazionalak zigor hori aintzat hartuta espetxeratuko du azkenean.

Remirez III. Armiarma operazioa delakoan atxilotu zuten, Cesar Strawberry Def con Dos taldeko abeslariarekin batera, besteak beste. Armiarma operazioan atxilotuetatik kartzelara joango den lehen tuitero edo txiolaria da Remirez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X