KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PDeCATek Puigdemont buru izango duen zerrenda bateratuaren alde egin du

PDeCATen Kontseilu Nazionalak abenduaren 21eko hauteskundeetara “zerrenda bateratu” batekin aurkeztu nahi du, eta zerrenda horren burua Carles Puigdemont presidentea izan dadila.
18:00 - 20:00
PDeCAT Puigdemont buru izango duen zerrenda bateratuaren alde

Batzar berezia egin du azaroaren 5 honetan PDeCATeko Kontseilu Nazionalak abenduaren 21eko hauteskundeetara nola aurkeztu erabakitzeko, eta Carles Puigdemont presidentea nahiz kargugabetutako kontseilariak barne izango dituen "zerrenda bateratuaren alde" egin dute.

Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak iragarri duenez, Puigdemont bera izatea nahi lukete zerrendaburu.

Hautetsontziak botoz betetzeko deia egin du Pascalek, Konstituzioaren 155. artikulua indarrean jarri duten alderdiek Katalunian agindu ez dezaten. Helburu hori lortzeko, bere alderdiak ez duela zerrenda bateratu hori egiteko inolako oztoporik jarriko iragarri du: "Inolaz ere ez dugu trabarik jarriko zerrenda hori osatzeko".

Proposamen honekin,  PDeCATek atea itxi diezaioke Santi Vila kontseilari ohiaren hautagaitzari (bere burua eskaini zuen duela gutxi). Vilak dimititu egin zuen Parlamentuak independentzia aldarrikatu bezperan, eta beraz, Gobernu espainiarrak ez zuen kargugabetu.

Independentismoak hauteskundeetara aurkeztuko lukeen hauteskunde programa argia izatea nahi du Pascalek: "Errepublika moduko Estatuaren alde egingo duena, preso politikoentzat amnistiaren alde egngo duena eta instituzioak berreskuratuko dituena".

Merce Conesa Sant Cugat del Valleseko alkate (Bartzelona), Bartzelonako Diputazioko presidente, eta PDeCATeko Kontseilu Nazionaleko kideak esan du ERCk ere "eskuzabaltasun ariketa izugarria" egin beharko lukeela eta A21eko hauteskundeetarako hautaitagaitza bakarraren alde egin beharko luketela haiek ere.

Modu horretan, "Kataluniako instituzioak berreskuratu, 155ari aurre egin, presoak askatu eta gehiengo independentista berritsiko" luketela esan du Conesak.

Rull kartzelatik

Josep Rull Lurralde kontseilaria kartzelaratuta dago ostegunetik baina "herri baten borondatea kartzelaratzea ezinezkoa" dela esan du Twitterren zabaldutako mezu batean.

Bere aholkularien laguntzari esker sare sozialetan mezuak zabaltzen jarraituko duela iragarri du eta kanpoan gertatzen ari diren mobilizazioak "itxaropen uholde gisa" ikusten dituztela jakinarazi du.

"Ezinezkoa da herri baten borondate demokratikoa kartzelaratzea. Ez dugu etsiko. Gu zuekin. Eskerrik asko zuen babesagatik. Katalunian egiten ari zareten mobilizazioen irudi bakoitza itxaropen uholdea da guretzat espetxean gauden bitartean" esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X