%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek eman dute botoa igande honetan Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako galdeketetan. 09:00etatik 20:00etara egin dute deialdia 13 herritan. Bozkatzera deituta zeudenetatik % 13,07k eman dute botoa.
Plataformak jakinarazi duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan bizi diren 16 urtetik gorako 160.853 biztanlek zuten bozkatzeko aukera, "Euskal estatu bateko hiritar" izan nahi duten ala ez erabakitzeko.
Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio herrietan antolatu dituzte galdeketak.
Azkenik, 21.027 pertsona hurbildu dira hautetsontzietara, erroldaren % 13,07. Erandion, adibidez, parte-hartzea % 10,05koa izan da; Ibarrangelun, berriz, % 57,74.
Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, 22:00etatik aurrera behin-betiko emaitzak jakinaraziko dituzte.
Galdeketen emaitzari dagokionez, erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira parte-hartzaileen % 95,22.
Parte-hartzeari dagokionez, honako hauek dira datuak, herriz herri:
Galdeketa-eguna 09:00etan hasi da, eta une berezia bizi izan dute hautesleku nagusiak zabaltzerako orduan; izan ere, Kataluniako hautetsontzi bana iritsi da herri bakoitzera (urriaren 1eko erreferendumean erabilitakoak), eta ondoren, adierazpena irakurri dute herriz herri.
Emakumeak izan dira lehenak botoa ematen herri guztietan, 1933an gaurko egunez lehen aldiz botoa eman zuten emakumeei omenaldi sinbolikoa eginez.
Gure Esku Dago plataformak jakitera eman duenez, 17:30 arte 17.814 lagunek eman dute botoa, deitutakoen %11,55ak. Hala, Getxon, udalerririk handienean, 6.703 pertsonak eman dute botoa goizean zehar (%9,84%). Portzentajea oso ezberdina da herriz herri begiratuz gero: %7,79 Leioan, adibidez, eta %54,01 Ibarrangelun.
EAJ eta EH Bilduko kargu eta buruzagi politikoek parte hartu dute, besteak beste, galdeketetan. Adibidez: Ibon Uribe eta Joseba Goikuria Galdakao eta Erandioko alkateak (EAJ), Ane Carrera Andoaingo alkatea (EH Bildu), Koldo Mediavilla EBBko arduradun instituzionala, Laura Mintegi EH Bilduko parlamentari ohia eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkate jeltzale izandakoa.
Manifestua
"Euskal Herrian erabakia gauza dadin gure eskuetan dagoen guztia egingo genuela esan genuen. Euskal Herrian erabakia gauza dadin, gure herrian erabakia gauzatzera goaz, hautetsontziak kalera atera eta herritarren esku jarriz. Berme guztiekin. Normaltasunez. Martxan dira herri galdeketak Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandion", adierazi du Gure Esku Dago ekimenak ohar batean.
"Harro gaude, muga asko gainditu ditugulako bidean. Pausoak eman ahala ikusi dugu ezinezkoa zirudien hori posible dela, ezina ekinez egiten dela. Banatzen gintuzten hormak eta harresiak gainditzeko gai garela, adostasunak josteko gaitasuna dugula, elkarrekin gauza handiak egin ditzakegula eta herritarron borondateak mugarik ez duela. Erabakitzeko eskubidearen defentsak elkartzen gaitu, demokraziak berak", nabarmendu dute.
"Kataluniatik datozkigun berri txarrei erantzuteko ere baliatu nahi ditugu gaurko herri galdeketak. Herritar zoriontsuak, botopaperak eta hautetsontziak erakutsiko dizkiogu neurri autoritarioen bidez ideien aurkako eta demokrazia bateko oinarrizko printzipioen kontrako jazarpena egiten ari den estatu espainiarrari. Euskal Herrian ere milaka herritar ahaldundu eta nekaezin baikaude, demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde lanean. Horregatik, gaurko egunean Kataluniako herriari egin diezaiokegun ekarpenik handiena da gure eskubide zibil eta politikoak egikaritu eta hautetsontziak botoz betetzea" gogoratu dute, atzo Bilbon, 155. artikulua gaitzesteko eta Kataluniako Gobernuaren atxilotzea gaitzesteko manifestazioa bultzatu eta 24 ordu baino gutxiagora.
Herritar guztiei parte hartzeko dei egin diete: "Hautetsontziak zabaldu berri ditugu eta auzokideei guztiei dei egiten dizuegu, boto papera eskuan, demokraziaren ariketa honetara etor zaitezten. Bai, Ez edo zuriz bozkatu, baina bozkatu. Zuen botoa garrantzitsua da".
Guztira, aipaturiko 13 udalerri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako 160.853 biztanlek eman ahal izan dute botoa.
Aurreko urteko ekainaren 5ean galdeketen tsunami bat iragarri zuen Gure Esku Dagok eta ekimenak emandako datuen arabera, dagoenek 167 herri busti ditu olatuak. Guztira, 154.500 herritarrek hartu dute parte azken urteotan Euskal Herrian egin diren herri galdeketetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.