Altsasu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazteen abokatuek salatu dute Auzitegi Naizonala ez dela inpartziala

18:00 - 20:00
Gazteen abokatuek salatu dute Auzitegi Naizonala ez dela inpartziala
Esan dutenez, eurek aurkeztutako froga gehienak atzera bota ditu epaileak eta akusazioarenak aldiz, onartu, horregatik akusatuen defentsarako eskubidea urratu dela diote.

Albiste gehiago politika

Laura Garrido Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk "autogobernuari buruz" hausnartzea eskatu du, "ondo kudeatu" behar baita, "ongizatea ekarri ekartzen duen arren"

Laura Garridok EAEk dituen eskumenei eta horiek kudeatzeko moduari buruzko "hausnarketa" egiteko eskatu du, "arazoak" ditugulako eskumenak ditugun eremuetan. Legebiltzarreko PPren bozeramailearen ustez, "oso argia" da etxebizitzaren auzian, besteak beste. "40 urte daramatzagu EAJrekin eta PSErekin Jaurlaritzan, eta jarraitu dituzten politikek ez dute etxebizitzaren arazoa konpondu, haien legeek tenkarazi dute merkatua", gaineratu du.

MADRID, 22/07/2025.- La diputada de JxCat Míriam Nogueras interviene en el Pleno del Congreso celebrado este martes. EFE/Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena                          

Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

Gehiago kargatu