Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mazaren gorpua astearte goizaldean iritsiko da Espainiara

Espainiako fiskal nagusiaren hilotza ohiko hegaldi batean ekarriko dute, Informazio Diplomatikorako Bulegoaren arabera.
18:00 - 20:00
Jose Manuel Mazaren bat-bateko heriotzak erreakzio ugari sortu ditu

Atzo Buenos Airesen giltzurruneko infekzio baten ondorioz hildako Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiaren gorpua astearte goizaldean iritsiko da Espainiara, Diplomaziarako Informazio Bulegoak Efe agentziari azaldu dionez.

Ohiko hegaldi batean ekarriko dute hilotza. Horrez gain, Espainiako enbaxadak Buenos Airesen duen ordezkaritzak hildakoaren familiari laguntza eskaintzen jarraitzen duela azaldu du.

Maza ospitaleratuta zegoen Buenos Airesen ostiralaz gero, infekzio baten ondorioz, Fiskaltzak aditzera eman duenez.

Buenos Airesen, Iberoameriketako Ministerio Publikoen Elkartearen bileran zegoela, ondoezik sentitu zen Maza. Sendagileek ospitalean geratzea gomendatu zioten.

Rafael Catalák doluminak adierazi zituen heriotzagatik Twitteren.

Auzitegi Gorenean arlo penaleko epailea izanik, Espainiako Estatuko fiskal nagusi izendatu zuten 2016an, Consuelo Madrigalen ordez.

Familiako iturrien arabera, "ezusteko handia" izan da Mazaren heriotza; larri zegoela hasieratik jakin zuten arren, hiltzeko arriskutik kanpo zegoela esan zieten. Ustekabean, baina, haren egoera asko okertu zen, eta, azkenean, atzo arratsaldean hil egin zen.

Kataluniako independentziaren aurkakoa

Duela urtebete inguru izendatu zuten Estatuko Fiskal Nagusi, eta azken hilabeteotan jarrera oso gogorra erakutsi zuen Kataluniako prozesu independentistaren kontra.

Mazaren azken agerraldi publikoa Kataluniako Generalitateko hainbat kargudunen kontra aurkeztu zituen hainbat kereilen berri emateko izan zen.

Hauteskunde Orokorren ondoren, 2016ko azaroan proposatu zuten fiskal nagusi kargurako, eta hil horren 25ean izendatu zuen Ministroen Kontseiluak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren onespena jaso ondoren. Lau egun beranduago hartu zuen kargua.

Kataluniako prozesua dela eta egin da ezagun, azken hilabeteotan. Besteak bete, Carles Puigdemont presidentearen, Generalitateko kontseilarien eta Kataluniako Parlamentuko mahaiko kideen aurka sediziogatik, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik kereilak aurkeztu zituen Maza fiskalak.

Halaber,  Diputatuen Kongresuak gaitzetsi zuen lehen fiskal nagusia izan zen, Lezo auziaren ikerketan izan zuen jarreragatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X