Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia % 40ko parte-hartzea, Arabako kontzejuetako hauteskundeetan

Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteiz, Langraiz Oka, Legutio, Zanbrana eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.
Laudio, Araba. Argazkia: Gotzon Basabe
Laudio, Araba. Argazkia: Gotzon Basabe

Arabako 334 herrik kontzejuetako ordezkariak aukeratu zituzten atzo, igandea, egindako hauteskundeetan. Arabako Foru Aldundiaren arabera, hautesleen ia % 40k eman zuen botoa. Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteizko, Langraiz Okako, Legutioko, Zanbranako eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.

Herritarrei behar dituzten zerbitzu publikoak eskaintzea da kontzejuen lana. Herrietako zerbitzuak eta azpiegiturak mantentzeaz ere arduratzen dira. Mila ordezkari inguruk burutzen dituzte zeregin horiek.

Erabilpen publikorako azpiegiturak eraiki eta mantentzeko konpetentziak bere gain dituzte: landa-bideak, iturriak eta basoak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X