Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaile batek Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu, U-1eko kargengatik

Poliziaren oldarraldia ikertzen ari den epaileak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila.
KATALUNIAKO ERREFERENDUMA REFERENDUM EN CATALUÑA EFE
KATALUNIAKO ERREFERENDUMA REFERENDUM EN CATALUÑA EFE

Kataluniako erreferendumaren egunean Estatuko Segurtasun Indarrek egindako oldarraldiak ikertzen ari den Bartzelonako epaileak Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu. Gainera, agenteon koordinatzaile nagusia, Diego Perez de los Cobos, lekuko gisa deklaratzera deitu du.

EFE agentziak jakinarazi duenez, Bartzelonako Instrukzio Arloko 7. Epaitegiak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila. Kolektibo horrek Bartzelonako eskola batean ustez hiru pertsona zauritu zituzten inspektoreorde bat eta agente bat identifikatzea lortu zuen.

Auto batean, epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu bi poliziak, baina zitazio formala hainbat ikerketaren araberakoa izango da.

Era berean, Diego Perez de los Cobos polizia operazioaren koordinatzaile nagusia lekuko gisa deitu du.

Epaileak urriaren 1eko komunikazioak entregatzea ere agindu dio Espainiako Poliziari.

iako Poliziari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X