KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemonten presidentetza sinbolikoaren aukera baztertu du Artadik

Artadiren hitzetan, JxCaten eta Kataluniako Parlamentuaren hautagai bakarra Puigdemont da, eta diputatuen gehiengo osoaren babesa du. 'B planik' ez dutela ziurtatu du.
18:00 - 20:00
Puigdemontentzat paper exekutiboa nahi dutela esan du JxCatek

Carles Puigdemonten presidentetza sinbolikoaren aukera baztertu egin du Elsa Artadi JxCateko kideak. Aukera hori ez dutela mahai gainean adierazi du buruzagi independentistak, Ara egunkariari eskaini dion elkarrizketan.

Artadiren hitzetan, JxCaten eta Kataluniako Parlamentuaren hautagai bakarra Puigdemont da, eta diputatuen gehiengo osoaren babesa du.  'B planik' ez dutela ziurtatu du.

Horren harira, azken egunotan zabaldutako informazioa gezurtatu du, eta Generalitateko presidentegai izateko Puigdemonten alternatiba bera denik ukatu du.

Bestalde, ERCkin eta CUPekin negoziazioak "bide onetik" doazela nabarmendu du, eta arazoa Estatu Espainiarrarekin dutela azpimarratu du, ez ERCkin eta CUPekin.

Balizko hauteskundeei buruz galdetuta, Artadik erantzun du inork ez duela berriro hauteskundeak errepikatzea nahi, baina ezin dela ezer baztertu.

ANC

ANC elkarteak ere Puigdemonten aukera bakarrik ikusten du, Generalitateko presidente izateko. Ohar bidez alderdi independentistei zuzendu zaie ANC,  Puigdemont presidente izendatzeko eskatuz,  Espainiako auzitegien "mehatxuak" kontuan hartu gabe.

Hala,  etor litezkeen erantzukizun penalei aurre egiteko prest egotea eskatu die ANCk independentziaren aldeko alderdiei.

Aurrera begirako mobilizazioak prestatzen ari direla esan du elkarteak, "etorriko diren erabakiak babesteko edota exijitzeko". Inbestidurarako akordiorik ez balego, kalera aterako direla iragarri du ANCk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X