Aberri Eguna 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: 'Euskal errepublika propioa izan behar dugu'

Independentistak sareak deituta, Iruñean ari dira ospatzen Aberri Eguna EH Bildu eta EH Bai. Prozesu subiranista abiatu eta euskal errepublika bat eraiki beharra dagoela esan dute berriz ere.
18:00 - 20:00
Burujabetza aldarrikatu dute independentistek Iruñean

"Burujabe hobe" lelopean, milaka lagunek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Iruñean, Independentistak sare herritarrak deituta, eta bertan izan dira EH Bildu eta EH Baiko ordezkariak ere.

Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kideak salatu du Espainiako Estatua "inboluzio politikoan murgilduta" dagoela eta Kataluniako zein Euskal Herriko eskubide politiko eta sozialei eraso egiten ari zaiela. Hala, "erresistentziatik kontraerasora pasatzeko" eskatu du eta irtenbidea "euskal estatua eraikitzea" dela esan du.

Kataluniako prozesu subiranistaren auzian, Espainiak "bere aurpegirik gogorrena" erakutsi duela uste du Ariznabarretak, independentismoa "sustraitik desegin nahi" duela, eta horren aurrean, aurrera egiteko aukera bakarra "Euskal Herrian prozesu subiranista bat abiatzea" dela nabarmendu du: "Euskal errepublika aldarrikatu behar dugu".

 

 

Gauza bera esan du Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko kideak ere: "Gure eskubide nazionalak eta sozialak defendatzeko bide eraginkorrena Euskal Errepublika eraikitzeko urratsak ematea da".

Espainiak Kataluniako autonomian esku hartzeko hartu dituen neurriak "izozmendiaren punta" besterik ez dira, Urizarren iritziz, eta "Estatuaren barruko nazioak duten estatus politikoa" nahiz "irabazitako eskubide zibil eta sozial asko" zalantzan jarri dituzte.

 

Urizar: "Defentsa horrek ez du erresistentzia hutsa izan behar"

EH Bilduk eskubide horiek defendatzeko beharra nabarmendu du. "Defentsa horrek ez du erresistentzia hutsa izan behar" eta modu bakarra dago eskubideen defentsa horretan aurrera egiteko Urizarren iritziz: "euskal errepublika propioa izatea". Hala, adostasun estrategiak adosteko deia egin die eragile guztiei.

 

Eguerdian Sarasate pasealekuan hasi eta amaitu den manifestazioren ostean, ekitaldi politikoa egin dute, eta ondoren, egun guztiko jaiari hasiera eman diote: bazkari herrikoia, musika etab. Euskal Herriko jubilatuen elkarteko ordezkaritza bat eta feministen ordezkaritza bat ere Iruñean izan da.

Ezker abertzaleak Iparraldean ere kontzentrazioa egin du Euskal Herria Bai eta Aitzinak deituta. Donibane Garazi aukeratu dute Aberri Eguna ospatzeko, "Herria eraiki, herriak erabaki lelopean". Herria erakitzen eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitu behar dela azpimarratu dute eta eskaria egin diote Frantziako Gobernuari: Erabakitzeko eskubidea onartu diezaiela Frantziako eskualde guztiei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

carles puigdemont bruselas efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean

Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek iritzi dio Sanchezek Estatutuarekiko duen borondatea "itxaropentsu" egoteko modukoa dela, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X