Otegi: 'Aro berri bat ireki da behin betiko'
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "ongietorria egin" dio ETAren erabakiari; "bere jarduera modu ordenatuan amaitutzat emateko erantzukizuna islatu du", esan du. Halaber, "aro berri bat ireki da behin betiko", azpimarratu du.
Otegik hausnarketa hori egin du Donostiako agerraldian, ETAk arratsaldeko lehen orduan bere desegitea iragarri ostean. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du galderarik onartu.
"Gaur sufrimendu hau jasan duten pertsona guztiak gogoan izan nahi ditut, baita jasaten jarraitzen dutenak ere, inor baztertu gabe", esan du.
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "Euskal Herrian ziklo politiko eta historiko luzea amaitu da".
"Benetan ziklo gogorra izan da, bai gure herriarentzat baita gutako bakoitzarentzat ere", esan du buruzagi abertzaleak. Halaber, Euskal Herrian "gatazka politiko bat izateak eragin duen sufrimendua" nabarmendu du.
"Gaurtik aurrera aro berri bat ireki da behin betiko. Iraganeko esperientzietatik denok ikasteko gai izatea nahi dut, herri modura pauso firmeak emateko unea iritsi dela uste dut, eta bide horretan aurrera egiten hamarkadak ez galtzea espero dut", adierazi du.
EH Bilduko buruzagiak azaldu duenez, orain arte egindako bidea "zailtasun larriz beteta egon da". "Ez dugu beti asmatu, baina azkenean euskal gizartearen gehiengoak nahi zuen bidea egonkortu dugu", adierazi du.
Nolanahi ere, Euskal Herriak "bakea eta askatasuna ezagutzen ez dituen herria" izaten jarraitzen duela azaldu du, eta "lanarekin" eta "eguneko jardunarekin" hori bilatzeari utziko ez diola nabarmendu du.
Mezuak Twitterren
ETAk bere amaiera iragartzen duen azken agiria ezagutu ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak mezua idatzi du bere Twitter kontuan. "Euskal Herriaren alde, Askatasunaren alde, Bakearen alde, Hemen gaude", idatzi du.
EH Bilduk, bere aldetik, beste mezu bat idatzi du bere Twitter kontuan: "Gaur aro berri bat irekitzen da. Herri gisara urratsak emateko garaia da".
Pello Urizar: 'Ez da bake osoa lortu'
Pello Urizar Eusko Alkartasunako (EA) idazkari nagusiak ETAren desagerpena ospatu du, baina "ez da bake osoa lortu", nabarmendu du, oraindik biktimak daudelako, besteak beste, Altsasuko zortzi gazte auzipetuta daude, guardia zibilak eta haren bikotekideak eraso egitea egotzita.
ETAren komunikatuaren ostean, Urizarrek agerraldia egin du komunikabideen aurrean, Joan Tarda ERCko bozeramailearekin batera. Gasteizen konferentzia bat antolatuta zuten, "Katalunia, eraikitzen ari den errepublika" izenarekin.
EAko idazkari nagusiak zoriondu egin ditu ETA desagertzeko lanean aritu diren pertsona guztiak, eragile politikoak eta elkarteak, "gatazka politikoa ezin duela indarkeriak baldintzatu" zekitelako. "ETA gaur historia izatera pasatu da", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Rufian: "Beti esan izan da legealdiek EAJk dioena irauten dutela"
EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hauteskunde orokorrak ez aurreratzea "arduragabea" litzatekeela esan ostean, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du beti esan izan dela EAJk erabakitzen duela legealdien iraupena. Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, buruzagi kataluniarrak azaldu du bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatuko lukeela PSOEren finantziazio irregularra frogatuko balitz.
Vaquerok uste du arduragabea dela Espainiako legealdia 2027ra arte eramatea
Maribel Vaquero EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailearen arabera, Espainiako legealdia ezin da 2027an bukatu, amaierara arte eramanda, aurreikusita dagoen moduan. Bere ustez, Espainiako Gobernua arduragabe jokatzen ari da, eta azken auzi judizialek amorrua areagotu dute Kongresuan.
Loiun gertatutakoaren kronologia, Zupiriaren arabera
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak Loiuko aireportuan egindako esku-hartzea agenteen aurkako "aldez aurreko eraso" eta "probokazio" bati emandako erantzuna izan zen, baina dispositiboaren kudeaketa "beste modu batera" egin behar zela onartu du. Zupiriak ordena publikoko arazo bat izan zela defendatu du, eta barne ikerketa batek indarraren erabilera proportzionala izan ote zen zehaztuko duela baieztatu du.
Oposizioak salatu duenez, "neurriz kanpoko jokaera basati batek Ertzaintzaren irudia kaltetu du"
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren agerraldiaren ostean, EH Bilduk esan du "polizia ereduaren arazo bat" dagoela. Sumarrek sailburuari leporatu dio bere azalpenak "poliziaren jarduera justifikatzera bideratuta" egon direla. Bestalde, PPk jazotakoa ikertzeko eskatu dio, indarkeriaren erabilera proportzionala izan ote zen jakiteko.
Epaileak ekainaren 17 eta 18ra atzeratu du Zapaterok Plus Ultra auzian ikertu gisa egin beharreko agerraldia
Plus Ultra auzia ikertzen ari den Jose Luis Calama epaileari ekainaren 2rako aurreikusita zegoen deklarazioa atzeratzea eskatu dio gaur goizean Espainiako Gobernuko presidente ohiaren abokatuak, kausa ongi aztertu ahal izateko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Zupiria: “Gure herrian, herritar batzuek ez dute Poliziarik nahi, ezta Euskal Polizia bada ere”
Bingen Zupiriak Ertzaintzaren jarduna defendatu du Loiuko aireportuan Global Sumud flotillako kideekin izandako istiluetan, eta adierazi du oraindik ere badirela poliziaren figura ukatzen duten herritarrak. Halaber, gogorarazi du Ertzaintzako kideek ETAren terrorismoa eta kale indarkeria jasan zituztela, eta "gaur egun ere iragan horren arrastoak" gizartearen zati batean mantentzen direla.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaiketa aurreko entzunaldi batera deitu du, ekainaren 9an
Epaile instruktoreak ikertuei —Begoña Gomez, Cristina Alvarez eta Juan Carlos Barrabes—ohartarazi die epaitegira agertu beharko dutela eta saio horretan kautelazko neurriak hartu daitezkeela.
Zupiriak akatsak onartu ditu Ertzaintzak Loiun izandako jardunean, eta ukatu egin du motibazio politikorik egon zela
Ingelesez hasitako agerraldi batean, Segurtasun sailburuak onartu du Ertzaintzak Loiuko aireportuan izan zuen jokabidea "ez zela gertatu behar", eta barkamena eskatu du nazioartean eragina izan zuten gertakari batzuengatik. Halaber, Zupiriak esan du agenteak oldartu zirela "erasoak" jasan zituztelako.
Nazionalisten arteko "elkar hartzeaz" eta "euskal prozesuaren" arriskuaz ohartarazi du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, EAJk eta PSE-EEk hizkuntza eskakizunen inguruan landutako adostasunetik atera dira jeltzaleak eta hori dago azken asteetako tentsioaren atzean.
ZUZENEAN | Zupiriaren agerraldia Legebiltzarrean
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak agerraldia egingo du 12:00etan Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, larunbatean Global Sumud Flotillako sei kide iritsi zirenean Ertzaintzak Loiuko aireportuan izandako jokabideari buruzko azalpenak emateko.