Cristina Cifuentesek uko egin dio diputatu aktari
Cristina Cifuentesek uko egin dio Madrilgo Biltzarreko diputatu aktari gaur (asteartea), eta, hortaz, kargu politiko guztiak galdu ditu, Madrilgo Autonomia Erkidegoko eta Madrilgo PPko presidente karguak utzi ostean.
Hori dela eta, Cifuentesek ez du parte hartuko Angel Garridoren (Cifuentesen bigarrena) inbestidura ekitaldian.
Cifuentesek gutun bat bidali dio Madrilgo Biltzarreko Mahaiari kargua uzten duela esanez. Erabakia gaurtik, maiatzaren 8tik, izango da indarrean.
PPko iturriek jakinarazi dutenez, ziur asko, Lucia Fernandezek (Madrilgo PPko 78. zerrendaburua) hartuko du Cifuentesen akta.
Albiste gehiago politika
Imanol Pradales Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da
Imanol Pradales lehendakaria Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean, Lehendakaritzan, EAEko alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren baitan.
Israeli armak salerostea eta genozidioan parte hartzen dutenei Espainian sartzea legez debekatuko du Sanchezek
Moncloan egindako galderarik gabeko adierazpenean salatu duenez, Israel Gazako Zerrendan egiten ari dena, 2023ko urriaren 7ko "Hamasen atentatu ankerren" erantzun gisa hasi zena, "ez da inoren burua defendatzea, ez da erasotzea ere, babesik gabe dagoen herri oso bat akabatzea da, Zuzenbide Humanitarioaren lege guztiak haustea da".
Ubarretxena: "Urtea amaitu baino lehen Gernikako Estatutua betetzeko eginkizuna dugu, eta Jaurlaritza horretan buru-belarri ari da"
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea ETB1eko Egun On saioan izan da eta, besteak beste, Madrilen izango dituen bileren gainean galdetu diote.
PSOEren aurkako pintadak agertu dira Eibarko txosna sozialistan
Honako hauek dira agertutako mezuak: "PSOE = GAL", "PSOE, Euskal Herri langilearen etsai", "Andueza tontolaba" eta "Independentzia Sozialismoa".
Israelek Sanchezen Gobernu "ustelari" antisemita izatea leporatu dio, eta herrialdera sartzea debekatu die Yolanda Diazi eta Sira Regori
Gideon Sa'ar Israelgo Atzerri ministroak antisemitismotzat jo ditu Pedro Sanchez presidenteak astelehen honetan iragarritako neurriak, eta leporatu dio Espainiako Gobernua zipriztintzen duten ustelkeria kasuen aurrean arreta desbideratu nahi izatea.
Pradalesek bilera-sortari berrekin eta PSE-EE hartuko du gaur
Lehendakariak gaur arratsaldean, 16:00etan, jarraituko du euskal talde parlamentarioekin egiten ari diren bilera-sortarekin. Helburua elkarrizketa politikoa indartzea eta euskal agenda blindatzea da, egungo ziurgabetasunaren aurrean.
Sumarrek LGS propioa eta etxebizitza publiko gehiago eskatuz hasi du urte politikoa, "agortutako eredua" aldatzeko
Alba Garcia idazkari nagusiak hainbat proposamen egin ditu; horien artean, etxebizitza-parke sendoa, gutxieneko soldata propioa eta oinarrizko errenta unibertsala.
Kortajarena: “Etxebizitzaren arazoak irtenbide publiko eta estrukturala eskatzen du, eta EH Bilduren lehentasuna hori eskaintzea izango da”
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak esan du legegintzaldi honetan EH Bilduren "lehentasun nagusietako bat" erakunde guztietan "erantzunak ematea" izango dela, agintea duten udalerrietan bereziki.
Bayrouren astelehen honetako konfiantza-galdeak Frantziako krisi politikoa areagotuko du
Oposizioak hauteskundeak deitzeko eskatu du, Bayrouk galdu egingo duelakoan, eta ezkerrak iragarri du Macron kargugabetzeko mozioa sustatuko duela.