Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torrentek osoko bilkura eten du, lazo hori bategatik Ciudadanosekin liskarra izanda

Kataluniako Parlamentuko presidenteak Ciudadanoseko bozeramaileari Gobernuko aulkian lazo horia berriro jartzeko eskatu dio, izan ere, lehenago kendu egin du hark; baina ez du lortu.
18:00 - 20:00
Torrentek osoko bilkura eten du, Ciudadanosek lazo hori bat kendu ostean

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak bertan behera utzi du ostiral honetarako deitutako osoko bilkura, Carlos Carrizosa Ciudadanoseko bozeramailearekin liskar bat izan ostean lazo hori bategatik. Lazo horia berriro jartzeko eskatu dio, izan ere, lehenago kendu egin du hark; baina ez du lortu.

Ordubete pasatu ostean, saioari ekin diote berriro. Kataluniako Gobernuaren lazo horia mantentzea adostu dute, baina aulkiz aldatzea eta Quim Torra presidentearen alboan jartzea.

Torrak izendatutako kontseilariak gogorarazi nahi dituzte lazoarekin; baldintzapeko kartzelaldian daude edota kanpora ihes eginda, eta ezin izan dute kargua hartu. Carrizosak lazoa kendu du, osatutako Gobernurik ez dagoenez, inor ordezkatzen ez zuela uste izanda.

Torrentek hemizikloa "eskolako patioan" ez bilakatzeko eskatu dio Carrizosari, lazoa jartzeko esanez, behin-behinean behintzat, osoko bilkurarekin jarraitu ahal izateko. Kasurik egin ez dionez, Parlamentuko presidenteak saioa bertan behera uztea erabaki du.

Legealdiaren hasieratik, lazo horiek jarri dituzte kartzelan edo ihes eginda dauden diputatuen aulkietan, independentzia prozesuagatik. Orain arte ez da liskarrik izan.

Oraingo hau Torraren lehen osoko bilkura zen presidente bezala, baina Gobernurik gabe, kontseilariek ezin izan dutelako kargua hartu.

CARLOS CARROZA

Carlos Carrizosa Ciudadanoseko bozeramaileak lazo horia kendu du. EFE

Roger Torrentek lazo horia lekuz aldatzea adostu du taldeekin, eta saioari berriro ekitea ahalbidetu du horrek, ordubete inguru bertan behera izan ostean.

Lazoa hemizikloko lehen filako ezkerraldera mugitu dute, Quim Torra Generalitateko presidentearekin batera. Modu honetan, lazoa ez da Ciudadanoseko aulkien aurrean egongo, eskuinaldean izanik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X