Urkullu ziur dago 155. artikulua altxatuko dela Katalunian
Iñigo Urkullu lehendakaria Katalunian egun indarrean dagoen 155. artikulua altxatuko dela sinetsita dago. Ostiral honetan azaldu duenez, EAJk 2018ko Estatuko Aurrekontuei emandako babesari esker Kataluniarentzako konponbide bat aurkitzeko gaitasuna bere horretan mantentzen da. Are gehiago, aurrekonturik gabe ate guztiak itxita zeudela azpimarratu du.
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Espainiako Aurrekontuak "Europako alderdi ustelenarekin" adostea aurpegiratu dio EH Bilduk EAJri.
Lehendakariak Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileari erantzun dionez, akordio ezaren ondorioak "konfrontazioa, ezegonkortasuna eta segur aski hauteskundeak" izango ziren. Gaineratu duenez, Aurrekontuak ez babesteak 155. artikulua "mugarik gabe" luzatzea ere ekarriko zuen.
Hala eta guztiz ere Urkulluk nabarmendu duenez, jeltzaleen babesa "ez da txeke zuri bat izango" PPren Gobernuarentzat. "Alderantziz, Katalunian adostutako konponbidea izateko aukera bat zabaltzen du", gaineratu du. "Akordio honi esker elkarrizketaren bitartez Kataluniarentzako konponbide bat aurkitzeko gaitasuna mantentzen da", aldarrikatu du.
"Ba al zegoen beste alternatibarik mahai gainean?", galdetu dio Urkulluk EH Bilduri. Lehendakariaren esanetan, jeltzaleek Estatuko Aurrekontuei emandako babesa positiboa da Euskadirentzat eta herritarrentzat. Gaineratu duenez, positiboa da baita ere pentsiodunentzat, berdintasunarentzat, egonkortasunarentzat eta enplegu sorrerarentzat.
Maddalen Iriartek, ostera, PP alderdi "ustelari" arnasa ematea aurpegiratu dio EAJri. Salatu duenez, EAJk Mariano Rajoyren Gobernua salbatu du beste behin, Ciudadanos eta UPNrekin batera. Horrez gain, emandako hitza ez betetzea egotzi dio EAJri, hain zuzen ere, 155. artikulua Katalunian indarrean zegoen bitartean Estatuko Aurrekontuak ez zituela negoziatuko hitzeman zuelako. "Ez zarete zintzoak izan", esan du. Iriarteren iritziz, alternatiba akordioari ezetz esatea eta, horrenbestez, ustelkeriari eta askatasun eta eskubideen murrizketari ezetz esatea zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.