2019KO UDAL HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reyes Carrere izango da EH Bilduren Donostiako zerrendaburua

Izen-emate epea amaituta eta hautagai bakarra aurkeztu denez, Donostiako Hauteskunde Batzordeak Reyes Carrere EH Bilduren alkategai izendatu du.
Reyes Carrere. Argazkia: EH Bildu
Reyes Carrere. Argazkia: EH Bildu

Reyes Carrere izango da EH Bilduren Donostiako zerrendaburua 2019ko udal hauteskundeetan, koalizioak ostegun honetan ohar bidez jakinarazi duenez.

Izen-emate epea amaituta eta hautagai bakarra aurkeztu denez, barne araudiari jarraituz, ez da bozketarik izango eta Donostiako Hauteskunde Batzordeak Reyes Carrere EH Bilduren Donostiako alkategai izendatu du.

1966ko abenduaren 31n Donostian jaioa, eskubaloi munduan jokalari eta baita entrenatzaile gisara egindako ibilbideagatik ezaguna da. Kirol ibilbidearen zati handiena Donostiako Bera Bera taldean egin du, liga txapelketa bat (2012/13), bi Kopa txapelketa (2009 eta 2013) eta Superkopa bat (2012/13) irabaziz. Gaur egun, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko zuzendari teknikoa eta Gipuzkoako eta Euskadiko Eskubaloi Federazioetako entrenatzaileen irakaslea da.

Hautagaitzaren aurkezpen publikoa datozen egunotan egingo bada ere, Reyes Carrerek adierazi du "ilusio handiz" onartzen duela "erronka berri" hau. Haren hitzetan, "Donostian gauza asko hobetu behar dira eta donostiarron bizi kalitatea hobetzeko egitasmo asko garatu beharra dago". Era berean, Carrerek uste du "badagoela politika egiteko beste era bat, herritarrengandik gertu egiten dena, benetako arazoak konpontzeko herritarren benetako beharrak ezagutu behar direlako".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X