Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Jose Manuel Albares, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
"Guztiz gezurtatzen dut. Ekialde Hurbileko gerraren, Irango bonbardaketen eta gure base militarren erabileraren aurrean Espainiako Gobernuak duen jarrera ez da ezertan aldatu". Hitz horiek erabili ditu Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak, ordu batzuk lehenago Karoline Leavitt Etxe Zuriko eledunak esandakoa ukatzeko. Azken horren arabera, Espainia prest dago Ameriketako Estatu Batuetako Armadarekin lankidetzan aritzeko.
Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Leavittek ziurtatu du Espainiak jarrera aldatu duela, Donald Trump AEBko presidenteak merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin ondoren. Iranen aurkako operazioetarako Armada estatubatuarrari Rota (Cadiz) eta Morongo (Sevilla) base militarrak ez uzteagatik piztu da polemika.
Ser irrati-katean egindako elkarrizketan, Leavitten adierazpenei buruz galdetuta, Albaresek azaldu du ez duela arrastorik eta ez dakiela nondik atera duen hori. Espainiaren jarrera ez dela ezertan aldatu nabarmendu du, eta Pedro Sanchez presidenteak goizeko agerraldian esandakoak ekarri ditu gogora: "Gerrari ez, argi eta garbi".
Halaber, nabarmendu du Europako kide asko ari direla Sanchezi babesa erakusten.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik