Itziar Carrocera (EAJ) izendatu dute Santurtziko alkate, PSE-EEren bost boto zuriekin
Alkatetza "ilusioz" hartu du jeltzaleak, eta zailtasunez jakitun: "Dena emango dut herriaren alde lanean".
Itziar Carrocera EAJko hautagaia izendatu dute Santurtziko alkate, Karmele Tubilla, kargua utzi zuen jeltzalearen ordez. PSE-EEko bost zinegotzien boto zuriei esker, hautagai jeltzalea izendatu dute alkatetzarako, aurreko udal hauteskundeetan zerrenda bozkatuena izan zen alderdia izan zen EAJ.
Ez-ohiko inbestidura saioa egin dute gaur Santurtziko Udaleko pleno aretoan, udalbatza beroa izan da, tentsio handikoa.
Alderdi jeltzalearen eta Miren Matanzas EH Bilduren hautagaiei hirugarren bat gehitu zaie gaur goizean, Luis Angel Urdiales PPko zinegotzia (zinegotzi bakarra du alderdiak Udalbatzan).
Carrocerak bere alderdiko zazpi zinegotzien babesa jaso du, Matanzasek EH Bilduko zinegotziena eta Elkarrekin Podemoseko biena, eta Urdialesek boto bakarra jaso du. Sozialistek ez dute hiruretako bat ere babestu eta boto zuria eman dute.
Alkate gisa egin duen lehen hitzaldian, Carrocerak esan du bere erantzukizuna "ilusioz, errespetuz eta erabakitasunez" hartzen duela, "zailtasunez jakitun, baina jakinik ere herriak etorkizunari adostasunez eta ausardiaz aurre egiteko indar nahikoa duela". "DEna emango dut herriren aled", esan du.
Carrocerak, agintaldia amaitzeko falta diren 14 hilabeteetan alkatetzan egongo denak, Karmele Tubilla jeltzalea ordezkatuko du. Izan ere, Tubillak dimisioa eman zuen otsailaren 12an, Udaltzaingoaren igoera-azterketa batean hautagai bati azterketa filtratu izanaz akusatu zutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik