155. artikulua, bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Generalitateak kontrol politikoa eta ekonomikoa berreskuratu ditu

2017ko urriaren 27an Espainiako Gobernuak Puigdemont eta horren kontseilari guztiak kargugabetu zituen, Kataluniako eskumen politikoa eta finantzarioa Espainiako Exekutiboaren esku utzita.
Quim Torra, Generalitateko presidente berria. Argazkia: EFE
Quim Torra, Generalitateko presidente berria. Argazkia: EFE

Joan den urriaz geroztik, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz galdutako kontrol ekonomikoa eta politikoa berreskuratu ditu larunbat honetan Kataluniako Generalitateak. Kataluniako Gobernua osatuko duten kontseilari berriek kargua hartu dute, eta, horren ondorioz, bertan behera geratu da 155. artikulua.

218 egunez egon da indarrean 155. artikulua Katalunian, eta  Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak kargua hartu duen egun berean baliogabetu dute.

2017ko urriaren 27an Kataluniako Parlamentuko Osoko Bilkurak independentzia aldarrikatzeko proposamen bat onartu zuen, eta horren hitzaurrean aitortzen zuten Katalunia "Errepublika erako Estatu independente" bihurtzeko asmoa. Testu hori onartu eta ordu gutxira, Espainiako Senatuak  155. artikuluaren aplikatzea onartu zuen, harik eta Katalunian Gobernu berria martxan jarri arte. Ordutik, Espainiako Estatuaren kontrolpean egon da Generalitatea.

218 egun horietan, 260 kargu inguru kargugabetu dituzte

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta kontseilari guztiak kargugabetu zituen, Kataluniako Parlamentuko funtzioak mugatu eta Esquadra Mossoen kontrola bereganatzeaz gain. PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin Senatuan hitzartutako erabakia izan zen.

Gainera, 155. artikuluari  erreparatuta, Mariano Rajoyren Gobernuak hauteskundeak deitu zituen Katalunian abenduaren 21erako, eta Kataluniak atzerrian zituen enbaxadak ixteko agindu zuen (Bruselakoa salbu).

218 egun horietan, Generalitateko Administrazio Nagusiak "normaltasunez" funtzionatu du, baina Espainiako Ministerioen menpe.

Kataluniako 260 kargu inguru kargugabetu ditu Espainiako Gobernuak; horietako lehenetarikoa Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X