Aske utzi dituzte terrorismoa goratzea leporatuta atxilotutako hiru lagunak
Guardia Zibilak hainbat erregistro egin ditu ostegun honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gasteizko campusean, operatibo polizial batean, eta, oraingoz, hiru pertsona atxilotu ditu Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, ustez terrorismoa goratzeagatik. Atilotuak dagoeneko libre geratu dira, eta Ernaik elkarretaratzea deitu du operazioa salatzeko, 19:00etan, Espainiako Gobernuaren egoitzaren aurrean, Gasteizen.
Ikerketako iturriek adierazi dutenez, guardia zibilek Farmazia, Letra eta Gizarte-laneko fakultateak miatu dituzte, terrorismoa goratzearekin zerikusia duen propaganda bilatzeko operatiboan.
Auzitegi Nazionalak agindu du operazio poliziala, eta, oraingoz, gazte bat atxilotu dute Etxarri-Aranatzen (Nafarroa), eta beste bi pertsona Gasteizen (Araba) eta Azpeitian (Gipuzkoa).
Operazioak irekita jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago izan daitezke. Nafarrroan erregistro berriak egitea aurreikusi dute, baina ez da ezagutzera eman ea unibertsitatean edo beste lekuren batean izango diren, iturri berberek azaldu dutenez.
EHUk goizean Auzitegi Nazionaleko 1 zenbakiko instrukzio epaitegiko ofizio bat jaso du, operazio horren berri emanez, unibertsitatetik jakinarazi dutenez. Bertako instalazioak askoz ere lasaiago daude azken egunotan, behin klaseak amaituta.
Hala ere, operazioaren inguruko informazioa eta azalpenak eskatu dizkie EHUk Auzitegi Nazionalari eta Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari. Gainera, “gertakari larrien aurrean kezka” agertu du.
“Gertakariak zentroen ordutegitik kanpo jazo dira, eta amaitu ondoren jakinarazi dizkiete unibertsitateko buruzagiei”, azaldu du EHUk agiri batean.
Horregatik, “operazioaren berririk ez izan eta gertakari larrien aurrean kezka handia” agertu du erakundeak. “Hiru sarrerak eta hiru miaketak aurrera eramateko baimenak” eskatu dizkio EHUk Auzitegi Nazionalaren argibideetako epaitegiari.
Era berean, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzarekin harremanetan jarri da, “gertatutakoaren informazio zehatza” eskatzeko.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearen ahotan, campusean Guardia Zibilaren presentziak “frankismoaren garairik 'onenak'” gogora ekartzen ditu.
“Guardia Zibila Euskal Herriko Unibertsitatean sartzea, agintari akademiko nagusiak mespretxatuz, frankismoaren garairik 'onenak' gogora ekartzen ditu. Utzi bakean gure unibertsitatea eta euskal gizartea”, idatzi du Otegik sare sozialetan.
Bestalde, Ernaik elkarretaratzea deitu du 19:00etarako Espainiako Gobernuak Gasteizen duen Ordezkaritzaren aurrean, “Utzi bakean Euskal Herria. Espainiako faxismoarekin hautsi!” lelopean.
Era berean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak elkarretaratzeak deitu ditu arratsalderako Donostian, Bilbon, Iruñean eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Matute (Rufiani ezetz esan ostean): "Beti defendatu dugu ekintza politikoaren batasuna"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak "ekintza politikoaren batasuna" eta "ekintza elektoralaren batasuna" bereizi ditu, eta esan du "beti" babestuko dutela lehenengoa, eta "eskuin-muturra boterera ez iristeko hainbat ekimen" bultzatzeko konpromisoa hartu dutela.
Berrarmatze nuklearra "apustu arriskutsua" dela esan die Sanchezek NATOko kideei
Municheko Segurtasun Konferentzian egindako hitzaldian, "elkartasunaren, enpatiaren eta lankidetzaren balioetan inbertitzearen alde" egin du Espainiako Gobernuko presidenteak.