Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat lagun deklaratzera deitu dituzte, 'SF78 Gogoan'-en pankartak jartzeagatik

Iruñeko hainbat bizilagunek German Rodriguezen hilketa salatzeko pankartak jarri dituzte euren etxeko balkoietan. Poliziak “Estatuaren aurkako iraina” izan daitekeelako ohartarazi die.
Iruñeko etxebizitza batean jarritako pankarta. Argazkia: Sanfermines 78 Gogoan
Iruñeko etxebizitza batean jarritako pankarta. Argazkia: Sanfermines 78 Gogoan

'Sanfermines 78 Gogoan!' elkarteak jakinarazi duenez, Poliziak hainbat lagun deklaratzera deitu ditu euren etxeetako balkoietan German Rodriguezen hilketa salatzeko pankartak jarri dituztelako eta lelo horiek "Estatuaren kontrako irainak" izan daitezkeelako.

40 urte bete dira 1978ko sanferminetan Poliziak German Rodriguez gaztea tiroz hil eta beste hainbat lagun zauritu zituela. Gertakari haiek salatzeko, pankartak jarri dituzte Iruñeko hainbat etxebizitzetako balkoietan "Estatu krimena" edo "Inpunitateari stop" bezalako leloekin.

Gaur, etxe horietako jabeek Poliziaren jakinarazpenak jaso dituzte, goiburu horiek delitua izan daitekeela ohartarazita. Gainera, horietako batzuk deklaratzera deitu dituzte datorren astean.

'Sanfermines 78 Gogoan!' elkarteak esan du lelo horiek talde politiko eta sozialek, komunikabideek nahiz erakundeek azken 40 urteotan erabili izan dituztela eta inoiz ez dela inolako arazorik izan.  "Hau guztia adierazpen askatasunaren kontrako erasoa da", salatu du.

Horrenbestez, harriduraz eta haserre hartu dute Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren jarduteko modua. "Bere ibilbidea oinarrizko eskubideak urratzen hasi du", kritikatu dute.

Amaitzeko, alderdi politikoei, eragile sozialei eta Nafarroako gizarteari gertatzen ari dena salatzeko eta kasu guztiak artxiba ditzatela exijitzeko eskatu diete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X