PP-KO PRESIDENTE BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Casadok PPren Batzode Exekutibo Nazionalean sartzea eskaini dio Saenz de Santamariari

PPko presidente berria barne hauteskundeetan bere aurkari izandakoarekin batzartu da Diputatuen Kongresuan, bi hautagaitzak bateratzen saiatzeko.
18:00 - 20:00
Pablo Casado eta Soraya Saenz de Santamariaren arteko bilera

Pablo Casado PPko presidente berriak alderdiaren Batzorde Exekutibo Nazionalean sartzea proposatu dio barne hauteskundeetan aurkari izan duen Soraya Saenz de Santamariari. Zehazki, berak hutsik utzitako izendapen askeko bokal postua eskaini dio.

Casadoren taldeko iturriek adierazi dutenez, hori da alderdiko buruak Saenz de Santamariari egin dion eskaintza gaur Diputatuen Kongresuan egin duten bileran.

Guztira, izendapen askeko bost bokal postu daude PPren Batzorde Exekutibo Nazionalean. Pablo Casadok alderdiaren ezohiko kongresuan iragarri zuenez, postu horietako hiru barne hauteskundeetan hautagai izan direnetako hiruk beteko dituzte (Jose Ramon Garcia Hernandez, Jose Manuel Garcia Margallo eta Elio Cabanes). Laugarren bokala Jorge Fernandez Diaz Espainiako ministro ohia izango da eta, beraz, postu bat libre egongo litzateke. Hori da, hain zuzen ere, Casadok Saenz de Santamariari eskaini diona.

Batzarra 10:30ak pasatxoan hasi da Kongresuan, baina 20 minutura eten egin behar izan dute osoko bilkurara joateko. Gerora, biek osoko bilkuran parte hartu ostean, bilerari berrekin diote.

Amaieran kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan Saenz de Santamariak esan duenez, bere hautagaitzak izandako babesa (% 43) modu "duin" eta "egokian" islatuko duen ordezkaritza bat izatea eskatu dio Casadori. Gaineratu duenez, gaur arratsaldetik aurrera Jose Luis Ayllonek (Saenz de Santamariaren taldea ordezkatuz) eta Teodoro Garcia Egeak (Casadoren taldea ordezkatuz) gidatuko dituzte bi taldeen arteko negoziazioak.

Pablo Casadok, bere aldetik, baztertu egin du Soraya Saenz de Santamariak egindako eskaria eta, horren aurrean, bere taldeko pertsona baliotsuak "gehitzea" eskaini dio, baina "etiketarik gabe". Azpimarratu duenez, "kontua ez da aurkari politikoen artean inbestidura ituna" negoziatzea, "kideen artean adostasunak lortzea" baizik. Horrez gain, Saenz de Santamariak PPren Batzorde Exekutibo Nazionalean sartzea onartuko duenaren itxaropena agertu du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X