Pedro Sanchezen tesia irakurgai dago Teseoren datu-basean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen doktoretza tesia Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Teseo datu-basean argitaratu dute gaur.
Oposizioak eta hainbat komunikabidek tesiaren inguruan eragindako zalantzak argitze aldera, atzo bertan baimendu zuen Sanchezek doktoretza lan hori aipatu datu-basera igotzea.
"Espainiako Diplomazia Ekonomikoaren Berrikuntzak: sektore publikoaren analisia (2000-2012)" izenburua dauka Camilo Jose Cela Unibertsitatean aurkeztutako lanak, eta zegokion epaimahaiaren aurrean defendatu eta bikain cum laudea jaso zuen Sanchezek tesi horregatik.
Hain zuzen ere, Espainiako sektore publikoaren maila ezberdinek diplomazia ekonomikoan zuzendu dituzten berrikuntzak ditu ardatz lan horrek, Teseoren laburpenak azaldu duenez.
Horretarako, diplomazia ekonomikoa zer den definitzen du tesiaren hasieran. Aurrerago, nazioarteko ekonomia gaiekin lotuta, udaletxeetan eta eskualdeetan eman dituzten aurrerapausoak ikertzen ditu Snchezek.
Halaber, lan horretan hainbat adibide jasotzen ditu, Espainiako sektore publikoak ekonomia nazioartekotzeko eta enpresak babesteko hartutako konpromisoa erakusteko.
Plagioen kontrako azterketak gainditu ditu tesiak
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak 2012an egindako doktoretza tesiak plagioen kontrako bi programen azterketa gainditu du, Exekutibo zentralaren esanetan. Bi software horien arabera, tesia originala da.
Turnitin eta Plagscan softwareek lanari egin dioten azterketen emaitzak kaleratu ditu Moncloak gaur goizean, tesia oso-osorik interneten eskuragarri jarri behar duen egun berean. Ikerketa lanen plagioak atzematen zabal erabiltzen dira bi programok: Turnitin Oxfordeko Unibertsitatean erabiltzen dute, eta PlagScan erreferentzia da Europan. Lehenengoak originala ez den edukia % 13koa dela zehaztu du; bigarrenak, % 0,96koa. Espainiako Gobernuaren arabera, portzentaiok "normalak" dira, eta bateragarriak dira halako lan batek eduki behar dituen aipu eta erreferentziekin. Izan ere, software horiek ezin dituzte erreferentziak kopiatutako edukitik bereizi.

Espainiako presidentearen tesiaren liburukiaren azala. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.