KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Noelia Bail, Kataluniako Podem alderdiko idazkari nagusi berria

Alderdi morearen barne hauteskundeetan, 19 botoko aldea atera dio Jaume Durall Antolaketa idazkariari. Dimisioa eman ostean Xavier Domenechek utzitako tokia hartuko du.
Noelia Bail. Argazkia: Podem Catalunya

Noelia Bail izango da Kataluniako Podem alderdiko idazkari nagusi berria. Barne hauteskundeetan, 2.305 boto eskuratu ditu eta 19 botoko aldea atera dio Jaume Durall Antolaketa idazkariari, alderdi moreak atzo ohar bidez jakinarazi zuenez.

Podem Catalunyaren barne hauteskundeetan inoizko parte hartzerik handiena izan da. Guztira, 7.422 pertsonak parte hartu dute. Boto emaileen artean Isabel Bailek (2305 boto, % 32,04) lortu du babes gehien, Jaume Durallen (2.286 boto, % 31,77) Isabel Belmonteren aurretik (1.460 boto, % 20,29).

Xavier Domenechek irailaren 4an dimisioa eman ostean utzitako tokia beteko du. Idazkari nagusi berriak bere lehen prentsaurrekoa eskainiko du gaur.

Albano Dante-Fachin idazkari ohiaren taldeko kide izan zen. Feminismo eta Barne Koordinazio idazkaritzaren ardura izan zuen.

 

 

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

Gehiago kargatu