Jeltzaleei kritikak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'EAJ zaharraren' zintzotasuna, kudeaketa eta proiektua zalantzan jarri ditu Otegik

Amurrion izandako hauteskunde aurreko ekitaldi batean EH Bilduren koordinatzale nagusiak iragarri duenez, bere koalizioak Euskal Herria gobernatuko du "duda izpirik gabe".
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia, Amurrion. Argazkia: EiTB
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia, Amurrion. Argazkia: EiTB

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak igande honetan adierazi duenez, "EAJren zintzotasuna, kudeatzeko gaitasuna eta herri-proiektua zalantzan jartzen duten hamaika gauzaz betetzen ari da jeltzaleek gidatutako auto zaharra". Gainera, EH Bilduk "duda izpirik gabe" Euskal Herria gobernatuko duela iragarri du.

Amurrioko alkatetzarako EH Bilduren hautagai izango den Iñaki Ibarluzearen aurkezpenean izan da Otegi, aipatutako Arabako udalerrian egindako hauteskunde aurreko ekitaldi batean.

Otegik EH Bilduren eta EAJren zintzotasuna alderatu ditu, gogoratuz Eusko Jaurlaritzan izan diren azken dimisioak, hala nola, Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendaria (Lan Eskaintza Publikoan ustez izandako irregulartasunengatik) eta Jorge Aldeko Ertzaintzako burua (Cabacas auziagatik).

Horrez gain, De Miguel auziari ere egin dio aipamena, EAJren hainbat buruzagi ohi ustelkeriagatik auzipetu zituztelako."Gu harro gaude erakundeen kudeaketan hamarkadak eman ditugulako eta inoiz ez gaituztelako harrapatu diru publikoa lapurtzen", azpimarratu du Otegik.

2019ko euskal aurrekontuen gainean huts egin zuen negoziazioaren inguruan, Otegik esan du "EAJ zaharrak" uste duela XX. mendeko politika berdinak ezarri ditzazkeela, baina huts egiten duela. "Gauza asko jokoan dauden fase historiko honetarako ez dauka bide-orririk ezta herri-proiekturik", deitoratu du.

Otegiren esanetan, aurrekontu publikoak aurrera ateratzeko "gai ez den presidenteen klubean sartu da" Iñigo Urkullu lehendakaria, "EAJ zaharraren helburu bakarra delako euren interesei eta gutxiengo baten pribilegioei eustea". "Trenentzako, kupoentzako eta banketxeak erreskatatzeko dirua dago hemen, baina ez herritarrentzako", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X