EAEko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi: 'Aurrekontuak Confebaskentzat izan daitezke, ala emakume eta pentsiodunentzat'

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "dilema argi" bat mahaigaineratu dio lehendakariari: "Confebasken zerbitzuko aurrekontuak egiten dira, ala emakumeen, gazteen eta pentsiodunen zerbitzukoak".
Arnaldo Otegi, Euskal Errepublikaren aldeko ekitaldian, Bilbon / Foto: EFE.
Arnaldo Otegi, Euskal Errepublikaren aldeko ekitaldian, Bilbon / Foto: EFE.

Arnaldo Otegik, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, Iñigo Urkullu lehendakariari Aurrekontuen inguruko "dilema oso argia" dela esan dio: "elite ekonomikoen eta Confebasken zerbitzuan" egiten dira, ala "emakumeentzat, gazteentzat eta pentsiodunentzat".

Koalizioko liderrak Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazioaren ekitaldi politikoan hitz egin du, Bilbon.

Otegik gogorarazi duenez, koalizioa "jendeari bizkarra emango ez dioten aurrekontu batzuk eraikitzeko lana egiten ari da". "Jendearen eskakizunak aseko dituen aurrekontuak eraikitzeko, gutxienez neurri batean, ez dagoelako bere jendea zaintzen ez duen proiektu nazionalik, ez dagoelako erkidego kohesionaturik eskubideak defendatuz egiten ez bada", gehitu du.

Bere uztez, "dilema oso argia da". "Elite ekonomikoen eta Confebasken zerbitzuan dauden aurrekontuak egiten dira, ala emakumeen, gazteen eta pentsiodunen zerbitzuan dauden aurrekontuak egiten dira", esan du.

"Bigarrena egiten bada", esan du Otegik, EH Bildu "hor" egongo da, eta bestela, ez da "hor" egongo. Latinoamerikako lider batek sozialismoa herrialde horretan "brasildarrak egunean hiru otordu egitea" zela esan zuen ekarri du gogora, eta gehitu du "ezker independentista ez dagoela bere adinduak defendatzen ez dituen administrazio publiko bat eusteko prest, horiek berogailua ez pizteraino ere heltzen badira, jasotzen ari diren miseriako soldata nahikoa ez delako".

"Hori ez da gizalegezko herrialde bat, hori ez da aurrerabidean dagoen elkargo nazional bat, hori lotsagarria da, lotsagarria denez herrialde honen erdia gauez bakarrik irtetearen beldur dela ulertzen ez duten politikak proposatzen jarraitzea. Hori ez da gizalegezko elkargo nazional bat", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X