Hauteskundeak A28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopezek 'mobilizazio handia' eta PSOE agintera itzultzea espero du

Lehendakari ohiak esan du euskal herritarrei komeni zaiela sozialistak egotea agintean, haiek direlakoan "elkarrizketa eta ulermena" bilatzen dutenak.
Patxi Lopez, gaurko ekitaldian. Argazkia: EiTB
Patxi Lopez, gaurko ekitaldian. Argazkia: EiTB

Patxi Lopez lehendakari ohiak ziurtzat ematen du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan "mobilizazio handia" izango dela, eta horrek ahalbidetuko duela PSOEk Espainiako Gobernua berreskuratzea.

Lopezek Ramon Rubial Fundazioak antolatutako ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen, Cristina Gonzalez PSE-EEren Arabako idazkari nagusi eta foru diputatuarekin batera.

PSOEren Federazio Politikako buru ere badenak adierazi du Sanchezen Gobernuan "ia aro aldaketa" izan dela, "PPk eragindako murrizketak desegin" dituztelako.

Azpimarratu du eskubideak eta gizarte laguntzak berreskuratu dituztela, zerbitzu publikoak indartzen hasi direla, eta horren aurrean oposizioaren "irainak" jaso dituztela.

"Oposizioak proposamen bakarra du: 155a Kataluniarentzat. Eta independentistek independentzia soilik proposatzen dute. Proiektua zuen Gobernu bat eta ezereza zeuden", azaldu du.

Lopez Pablo Casado PPren buruzagiari zuzendu zaio, "galarazi" duen bakarra milioika herritarrek euren bizimodua hobetzea izan dela esateko.

EAEri begira, Lehendakari ohiak esan du euskal herritarrei komeni zaiela sozialistak egotea agintean, haiek direlakoan "elkarrizketa eta ulermena" bilatzen dutenak, gobernu zentralaren eta autonomikoen arteko harremana sustatzen dutenak.

Horren harira, gogorarazi du eskumenen transferentziak negoziatzen hasiak direla, eta, horregatik, "euskal herritarrek sozialistak behar" dituztela "gobernu autonomikoetan, Espainian, aldundietan eta udaletan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X