Juaristi europarlamentariaren militantzia eten du EH Bilduk
Josu Juaristi europarlamentariaren militantzia eten du EH Bilduk, eta ez da izango Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagaia.
Koalizioaren iragarpenaren aurretik, Juaristik berak esan du, adierazpen batean, maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkezteari uko egiten diola, "harreman sentimental baten hausturak eragindako egoera fisiko eta emozional zaurgarri baten" ondorioz.
Aitortu duenez, "jarrera ez onargarriak" izan ditu, "harremana eten ostean, besteak beste, baimenik gabe eta lekuz kanpo zeuden mezuak bidaliz". Europarlamentariak adierazpen batean azaldu duenez, "min egin" dio "pertsona zehatz bati".
EH Bilduk Juaristiren dimisioa onartu du, eta militantzia eten du. "Gertaturikoa argitzeko prozedura" hasiko duela iragarri du.
Era berean, "epe laburrean" Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagai berria izendatzeko bidea abiaraziko duela iragarri du.
Albiste gehiago politika
“Legealdia agortuko” duela ziur dago Chivite, eta bere Gobernuan ez dagoela “ustelkeriarik” berretsi du
Nafarroako Gobernuko presidenteak "proiektu honekiko eta bazkideekin sinatutako akordioarekiko konpromisoa" berretsi du.
Montorok ez zuela Equipo Economicoren partaidetzen salmentaren benetako balioa deklaratu uste du Ogasunak
2007an aholkularitza enpresaren akzio sorta bat eskualdatu zuen ministro ohiak eta 2012an beste bat, baina ez zituen PFEZren aitorpenetan sartu. Horrez gainera, ikertzaileek uste dute partaidetzen “titularrak zirela eskubidez, baina ez izatez”.
Azpeitiko istiluen aurrean EH Bilduren jarrera kritikatu dute EAJk, PSEk, PPk eta Ertzaintzako sindikatuek
Onartezintzat jo dute gertatutakoa, eta ordezkari publikoei eskatu diete anbiguotasunik gabe arbuiatzeko polizia-kidegoen aurkako edozein jazarpen edo indarkeria.
Kartel xenofoboak jarri dituzte Gasteizko Adurtza auzoko meskitan
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta. Karteletan "Moros fuera de España" irakur zitekeen.
EH Bilduren ustez “eskandalagarria” da torturen inguruko txostenari buruz egon den “isiltasuna” eta “pintaketa bat” horren azkar gaitzestea
Asteburuan Azpeitian gazte bat pintaketa bat egiteagatik identifikatu ostean izandako istiluen aurrean, Arkaitz Rodriguez koalizio abertzaleko Ekintza Politikoko idazkariak arduradun politikoak eta hedabideak kritikatu ditu, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu ondotik, “isilik” daudelako.
Epaileak Estatutik ateratzea debekatu die Adifeko presidente ohiari eta Errepideetako zuzendari ohiari
Auzitegi Nazionaleko "Koldo auziko" epaileak inputatu gisa deklarazioa hartu die Isabel Pardo de Verari eta Javier Herrerori, eta erakunde kriminaleko kide izatea, eroskeria eta influentzia-trafikoa delituak egin izana egozten die.
Ertzaintzaren aurkako erasoak "onartezinak" direla uste du EAJk, eta politikari batzuen ekidistantzia ''beldurtzeko modukoa" dela uste du
Andoni Busquetek esan du azkenaldian "onartezinak diren jokabideak" ematen ari direla, eta gogorarazi du Azpetian Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteei egindako erasoak "ez direla lehenak". Bere ustez, "pentsaezina eta onartezina da" ordezkari politikoek "jazarpen edo eraso jokabideak barkatzea".
EH Bilduren ustez “eskandalagarria” da torturaren inguruko txostenari buruz egon den "isiltasuna" eta "pintaketa bat” horren azkar gaitzestea
Asteburuan Azpeitian gazte bat pintaketa bat egiteagatik identifikatu ostean izandako istiluen aurrean, Arkaitz Rodriguez koalizio abertzaleko Ekintza Politikoko idazkariak arduradun politikoak eta hedabideak kritikatu ditu, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu ondotik, "isilik" daudelako.
Esan sindikatuak gaitzespen argia eta irmoa eskatu die ordezkari politikoei, Azpeitiko istiluengatik
Iñaki Uraga Ertzaintzaren Esan sindikatuko bozeramaileak "diskurtso indartsua" espero du "iraganeko gertaerek" eta ertzainen aurkako erasoek tarterik izan ez dezaten.
Garzonek Sumarren eta Podemosen arteko batasuna eskatu du, ultraeskuina geldiarazteko
Alberto Garzon Espainiako Kontsumo ministro ohiak ohartarazi du beharrezkoa dela Sumar eta Podemos elkarrekin joatea datozen hauteskundeetan, edo gutxienez elkarlanerako puntuak aurkitzeko gai izatea; bestela, etorkizuneko Espainiako Gobernua ultraeskuinaren esku geldituko dela esan du.