Albiste dira
Torturei buruzko txostenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren ustez “eskandalagarria” da torturaren inguruko txostenari buruz egon den "isiltasuna" eta "pintaketa bat” horren azkar gaitzestea

Asteburuan Azpeitian gazte bat pintaketa bat egiteagatik identifikatu ostean izandako istiluen aurrean, Arkaitz Rodriguez koalizio abertzaleko Ekintza Politikoko idazkariak arduradun politikoak eta hedabideak kritikatu ditu, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu ondotik, "isilik" daudelako.

Arkaitz Rodrigez. Argazkia: EH Bildu

Azpeitian agenteek isuna jarri zioten gazteak egindako pintaketa.

EH Bilduren ustez, "eskandalagarria" da iragan astean torturaren harira NBEk plazaratutako txostenaren aurrean politikarien eta komunikabideen aldetik egon den "isiltasuna".  "Salaketa hain larria" izanik, harrigarritzat jo du koalizio abertzaleak albistea oharkabean igarotzea, eta, aldiz, Azpeitian egindako pintaketa baten harira izandako istiluen inguruan hainbesteko arrabotsa atera izana.

Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak uste du Nazio Batuen Erakundearen txostena "sekulako kolpea" dela Espainiako estatuarentzat, bertan islatzen den errealitateak "agerian utzi duelako estatuak indarkeria" erabili duela Euskal herrian, hori ukatzen dutenen errelatoa gezurtatuz. 

Prentsaurreko batean adierazi du "ezkerreko independentismoak aspaldian salatutakoa" jasotzen duela dokumentu horrek, alegia, "herri honetan gutxienez 5.349 lagun izan direla torturatuak azken 60 urteetan".  

NBEaren txostena oso garrantzitsua eta historikoa da, herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako

Horrekin batera nabarmendu du iragarpen horrek "tortura herri honetan erabat zigorgabea izan dela" ere berresten duela. Rodriguezen ustez, "hori Europako edozein herrialdetan eskandalua litzateke eta dimisioetarako bidea emango luke. Estatu espainiarrean, ordea, ez". 

Zentzu horretan, igande goizaldean Azpeitian pintaketa baten harira sortu ziren istiluak lau haizetara zeinen azkar zabaldu diren azpimarratu du, eta duela lauzpabot egun NBEak kaleratutako txosten horren inguruan inork txintik ere esan ez izana salatu du.

Azpeitian agenteek isuna jarri zioten gazteak egindako pintada.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak txosten bat kaleratu zuen joan den ostiralean, eta tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu zion Espainiako Estatuari. 

Txosten hori "oso garrantzitsua eta historikoa da, Rodriguezen ustez, "herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako"; izan ere, ezkerreko independentismoak maiz salatu izan du tortura "praktika sistematikoa" izan dela eta errealitate horrek "erabateko zigorgabetasuna izaten jarraitzen duela".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X