Azpeitiko istiluen aurrean EH Bilduren jarrera kritikatu dute EAJk, PSEk, PPk eta Ertzaintzako sindikatuek
EAJk, PSE-EEk, PPk eta Ertzaintzako sindikatuek irmo kritikatu dute EH Bilduren jarrera asteburuan Azpeitian izandako istiluetan hainbat ertzain zauritu ondoren. Zehazki, onartezintzat jo dute gertatutakoa, eta ordezkari publikoei eskatu diete anbiguotasunik gabe arbuiatzeko polizia-kidegoen aurkako edozein jazarpen edo indarkeria mota.
Hala, EAJk "onartezintzat" jo ditu Ertzaintzaren aurkako erasoak, eta uste du zenbait politikariren "ekidistantzia beldurtzeko modukoa" dela. Andoni Busquet jeltzaleak esan du azkenaldian "onartezinak diren jokabideak" ematen ari direla, eta gogorarazi du Azpetian Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteei egindako erasoak "ez direla lehenak". Bere ustez, "pentsaezina eta onartezina da" ordezkari politikoek "jazarpen edo eraso jokabideak barkatzea".
Halaber, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak "erabat" gaitzetsi ditu istiluak, eta udaltzainen eta ertzainen aurkako erasoei "zilegitasunik ez emateko" eskatu die ordezkari publikoei; "bereizketarik egin gabe". Ildo horretatik, elkartasuna eta babesa adierazi die "erasoa eta jazarpena" jasan zuten udaltzainei eta ertzainei. Azpimarratu du zenbait kasutan, Azpeitikoan kasu, ertzainak bertaratu behar direla, "tentsio-uneen aurrean", udaltzainen laguntza-eskaera jaso ondoren.
Bestalde, EH Bilduk uste du "eskandalagarria eta adierazgarria" dela aurreko astean NBEk torturen inguruan argitaratutako txostenaren aurrean politikariek izandako "isiltasuna". "Salaketa hain larria" izanik, harrigarritzat jo du koalizio abertzaleak albistea oharkabean igarotzea, eta, aldiz, Azpeitian egindako pintaketa baten harira izandako istiluen inguruan hainbesteko arrabotsa atera izana. Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak uste du Nazio Batuen Erakundearen txostena "sekulako kolpea" dela Espainiako estatuarentzat, bertan islatzen den errealitateak "agerian utzi duelako estatuak indarkeria" erabili duela Euskal herrian, hori ukatzen dutenen errelatoa gezurtatuz.
Bestalde, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiak X kontuan zabaldutako mezu batean, EH Bildu "gertaera hain larriei garrantzia kentzen" saiatu izana salatu du: "Azpeitian gertatutakoa onartezina da demokraziaren ikuspuntutik. Elkarbizitzak arauak eta legeak errespetatzea eskatzen du. Poliziei egindako erasoak eta mehatxuak Alderdi Sozialistatik beti deitoratu dugun indarkeria mota baten kulturaren parte dira".
Muriel Larrea Gipuzkoako PPko presidente eta legebiltzarkideak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarrera babestu du igande honetan Azpeitian izandako istiluetan, eta EH Bilduri "indarkeria zuritzea" leporatu dio. "Ezin zaio larritasunik kendu poliziari egindako eraso bati. Hori ez da anbiguotasuna: elkarbizitza erasotzen dutenekin konplizitatea da ", esan du Larreak.
Testuinguru horretan, ErNE sindikatuak "Ertzaintzaren lana irmo eta zalantzarik gabe defendatzeko" eskatu die erakunde eta alderdi guztiei. Ohar baten bidez, sindikatuak "gaitzespen irmoa" adierazi du Azpeitian izandako "istilu larrien aurrean". ErNEren esanetan, polizia-agenteen aurkako indarkeria "ezin da inoiz onartu, ezta justifikatu ere, eta agenteek indarra erabiltzea proportzionaltasun, premia eta legezkotasun printzipioetara egokitu zen, Zuzenbide Estatu guztietan eska daitekeen bezala".
Gainera, Julio Gonzalez Euspeleko presidenteordeak "tamalgarritzat" jo du Azpeitiko Udalak Ertzaintzaren laguntza "neurrigabea" izan zela ziurtatu izana, eta zaurituak azkenean hiru ertzain direla adierazi du.
Euspel sindikatuak elkarretaratzea deitu du datorren asteazkenerako Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzaren aurrean, Bilbon, azken asteetan Ertzaintzari egindako "erasoak" salatzeko.
Bestalde, Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (SIPE) salatu du "erakundeen utzikeria", eta Azpeitian gertatutakoaren ondoren "inork ez duela erantzukizunik bere gain hartzen". Sindikatuak ohar batean azpimarratu duenez, "bakarrik, bitartekorik gabe, laguntzarik gabe eta aginpide argirik gabe uzten ari dira, eta emaitza ertzain erasotuak dira, arduradun politikoek beste aldera begiratzen duten bitartean". Juan Carlos Saenz SIPEko antolakuntza idazkariak azpimarratu duenez, "ez da gertaera puntuala, ezta isolatua ere", eta deitoratu du agenteek "autoritate printzipioa galdu" dutela.
Era berean, Iñaki Uraga Ertzaintzaren Esan sindikatuko bozeramaileak "diskurtso indartsua" espero du "iraganeko gertaerek" eta ertzainen aurkako erasoek tarterik izan ez dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.
Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".
Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Iñaki Guridik lehendakaria elkarrizketatu du Euskadi Irratiko Faktorian. Jarraitu zuzenean hemen.
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen agerraldia Kongresuan Ceutaren inguruan, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea aurkitzeko dispositibo poliziala eta beroa bueltan Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatu dituzte.
Erdi-askatasuna onartu dio berriro Eusko Jaurlaritzak Maria Soledad Iparragirreri, boluntariotza jarduerak egiteko
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako presidentegai izango da berriro
Nafarroa Garaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Laura Aznal proposatu du berriro Foru Erkidegoko presidente izateko hautagai, "Nafarroak aurrera egitea ahalbidetu duen azken hamarkadako lan sendoari jarraipena emateko xedez".
Tentsioa Euskal Herrian, Ceutako egoeragatik gaurko deitutako elkarretaratzeen aurrean
Eusko Jaurlaritzak lekuz aldatu ditu, Ceutako migrazio krisia dela eta, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Getxon egitekoak diren lau elkarretaratze, "istiluak ekiditeko": horietako bat PPk Gasteizen deitutakoa da, eta gainerakoak, arrazismoaren eta faxismoaren aurkako hainbat talderenak.
Gernikako alkateak liburutegi berriaren alde egin du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñoren ustez, "onartezina" da okupek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.