Kataluniako irakasleen aurkako auzia artxibatu dute
Sant Andreu de la Barcako IES Palau ikastetxeko hiru irakasleren aurkako auzia artxibatu du Martorellgo (Bartzelona) instrukzio-epaitegi batek ostiral honetan, Kontseilaritzako iturriek azaldu dutenez. U-1eko erreferendumaren ostean guardia zibilen seme-alabak umiliatzea leporatu zieten.
Josep Bargallo Generalitateko Hezkuntza kontseilariak txio batekin ospatu du erabakia: "amesgaizto baten amaiera".
"Albiste handia da, amesgaizto baten amaiera… Irakasleei eta zentroari egindako kaltea nork konponduko du? Argazkiak eta izenak argitaratu zituzten komunikabideek barkamena eskatuko al dute? Irudiak zabaldu zituzten diputatuek barkamena eskatuko al dute?", galdetu du.
Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak prestatutako atestatu baten harira ikerbidea hasi zutela gogorarazi du epaileak ebazpenean, ikastetxeko ikasleen gurasoek aurkeztutako salaketengatik.
"Zentroko irakasleek Katalunian urriaren 1ean izandako istiluen inguruko adierazpenak egin zituztela salatu zuten (…) Guardia Zibila txarra zela, Mossoek jendea defendatzen zutela edo ikasleen herritartasunaren ingurukoak", azaldu du ebazpenak.
"Guraso batzuek aurkeztutako salaketetan ageri diren adierazpenak ikasleen aurrean egin zituztenik" ondorioztatzea ezinezkoa dela uste du epaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.