Senatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk Javier Maroto proposatu du Gaztela eta Leongo senatari kargurako

Maroto PPren Arabako zerrendaburua izan zen hauteskunde orokorretan, baina ez zuen boto nahikorik lortu eta Kongresutik kanpo geratu zen.
Javier Maroto. Artxiboko argazkia: EFE

Gaztela eta Leongo Parlamentuko Alderdi Popularrak Javier Maroto Gasteizko alkate ohia proposatu du erkidego horretako senatari kargurako.

Maroto PPren Arabako zerrendaburua izan zen apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, baina ez zuen boto nahikorik lortu eta Kongresutik kanpo geratu zen.

Gaur amaitzen zen epea talde parlamentarioek beren hautagaiak aurkez zitzaten, eta Gaztela eta Leongo PPk Javier Marotoren izena proposatu du azken unea. Bihar bilduko da Parlamentuko Mahaia eta litekeena da senatariak izendatzeko bozketa datorren asteko asteartean deitzea.

Izendapen horrek hautsak harrotu ditu Gaztela eta Leonen. PSOEren esanetan, Marotoren proposamenak erakusten du Alfonso Fernandez Mañueco (PP) Gaztela eta Leongo presidentea "Alderdi Popularraren zuzendaritza nagusiaren menpe dagoela".

Bestalde, aipatzekoa da Marotok publikoki adierazi izan duela Trebiñu Araba dela eta, beraz, auzi horretan Gaztela eta Leongo interesen kontra dagoela.

"Trebiñu Araba da, Euskadi da, eta trebiñarrak euskal herritar sentitzen dira, administrazio kontuengatik, kulturalki eta historikoki", azpimarratu zuen 2014an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du "nork eraman duen Ayusoren bikotea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara" ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatuak akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X