Inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk uste du Sanchezen eta EAJren akordioa egina dagoela

Amaya Fernandezek EH Bildurekin "harreman normalizatua" izatea leporatu die PSOEri eta EAJri, eta koalizioa "politikoki isolatzeko" deia egin die.
Amaya Fernandez PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Amaya Fernandez PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Amaya Fernandez EAEko PPren idazkari nagusiak uste du Espainiako Gobernuko presidenteak Andoni Ortuzar EAJren buruarekin egingo duen bilera "hutsala" izango dela, Gobernua Podemosekin osatzearen aldeko apustua eginda dagoelako, horren ustez. Gainera, EH Bildurekin "harreman normalizatua" izatea egotzi die PSOEri eta EAJri, eta koalizioa "politikoki isolatzeko" deia egin die.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, nazionalismoa "Alderdi Sozialista erabiltzen ari da, sozialistek boterea lehenesten baitute beste edozeren gainetik", eta EAJ Sanchezen "ahuldade horren jakitun" da, eta "Euskadin eta Nafarroan duen ibilbide subiranistaren alde eremu politikoa zabaltzeko aprobetxatzen du".

Gainera, abuztuan bertan PSOEren idazkari nagusiak eta Ortuzarrek Sabin Etxean egingo duten bilera "hutsala" izango dela esan du; izan ere, "euskal nazionalismoak onartua du, eta publikoki aitortu du, PSOEren eta Podemosen Gobernua nahiago duela, ontzat ematen dituela zerga igoeran oinarritutako eredu ekonomikoa eta pertsonentzat kaltegarriak diren neurri ekonomikoak".

"Nazionalismoak hori onartu du, eta bilera horretan egingo duten gauza bakarra da EAJk dagoeneko hartuta duen erabakia azpimarratu eta argi adierazi zein den bere eredua, euskal enpleguaren eta ekonomiaren defentsarekin zerikusirik ez duena. Agenda identitario nazionalistarekin du zerikusia", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X