Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rufianek ziurtatu du ERCk ez duela Sanchezen balizko inbestidura blokeatuko

"Ez da gure erruz izango", berretsi du. Rufianek argi utzi du bere alderdiak ez duela gobernuaren osaketa eragotziko, Sanchezen proposamenaren "paragrafo negargarria" gorabehera.
18:00 - 20:00
ERCk ez du eragotziko Sanchezen inbestidura

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan ziurtatu du bere alderdiak ez duela Pedro Sanchezen balizko inbestidura blokeatuko, atzo aurkeztutako proposamen programatikoan jasotako paragrafo "negargarria" gorabehera. Rufianen ustez "beharrezkoa ez den" testu horrek ez du Katalunian erreferenduma egitea aurreikusten.

Adriana Lastra Antolakuntza bozeramaile sozialistarekin eta Jose Luis Abalos Antolakuntza arduradunarekin bildu ostean egin ditu adierazpen horiek Rufianek. PSOEk asteazken honetarako aurreikusi dituen bileretako lehena izan da ERCko ordezkariekin egindakoa. Arratsaldean, berriz, EAJko ordezkariekin hitz egingo du Pedro Sanchezek.

Kongresuan emandako prentsaurrekoan, bestalde, Rufianek esan du Katalunian ez dagoela bizikidetza krisirik, eta azpimarratu du autodeterminazioari buruz erabakitzeko erreferenduma nahi izatea ez dela elkarbizitza arazo bat, nahiz eta paragrafo horretan horrela adierazi.

"Ez da gure erruz izango", berretsi du Rufianek. Uztailean egin zuen bezala, elkarrizketa defendatuko dutela, eta ez dutela gobernuaren osaketa eragotziko aurreratu du.

Halere, ez du aurreratu ERCk abstentzioaren alde egingo duen ala ez: "Oraindik ez dugu horretaz hitz egin".

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruari ere hainbat kontu aurpegiratu dizkio; besteak beste, Sanchezek ministeriorik eman nahi ez dielako umiliazioa jasan dutela esatea. "Gure presidentea, Kataluniako Parlamentuko presidentea eta hainbat kontseilari espetxean egotea bai dela umiliazioa", nabarmendu du.

"Guk geuk aukera bat emango badiogu, zergatik ez du Podemosek gauza bera egingo?", galdetu du Rufianek.

Sanchezen eta Iglesiasen arteko desadostasunaz ere mintzatu da. "Haien bien arteko desadostasuna handiagoa da PSOEko eta Podemoseko bi boto-emaileren artekoa baino", esan du.

Horrekin argi utzi nahi izan du "bi politikariren beldur pertsonalek" ez luketela ondorio larririk izan beharko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X