A10eko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde Batzordeak espedientea ireki die Pedro Sanchezi eta Isabel Celaari

Hauteskunde epailearen arabera, jarduneko presidenteak "hauteskunde kutsuko adierazpenak" egin ditu eta "erakundeen baliabideak" erabili ditu elkarrizketa bat eskaintzeko.
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Espainiako Hauteskunde Batzordeak (JEC) espedientea ireki du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen aurka, La Sexta telebista katean eskainitako elkarrizketa batean "hauteskunde kutsuko adierazpenak" egiteagatik eta ondoren transkripzioa Moncloaren webgunean publikatzeagatik.

Hauteskunde epailearen arabera, aipatutako elkarrizketak Hauteskunde Legearen 50.2 artikulua urratzen du, "erakundeen baliabideak" erabilita eginda zegoelako eta Espainiako Gobernuko Presidentetzaren webgunetik ere igorri zutelako.

Urriaren 17an, Hauteskunde Batzordeak Gobernuaren jarduneko kideak ohartarazi zituen, hauteskunde kutsuko adierazpenik ez egiteko. Hala egitekotan, zigor prozedura abiatuko ziela gaineratu zuen.

Batzordeak Isabel Celaa Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaile eta Hezkuntza ministroari ere ireki dio espedientea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X