Tsunami Demokratikoak azaroaren 9an egingo du mobilizazioa, hausnarketa-egunean
Tsunami Demoktratikoak mobilizazioa egingo du azaroaren 9an, alegia hauteskunde orokorren bezperan, hausnarketa-egunean, 'Egin dezagun hausnartzea' goiburupean.
Twitterren idatzitako mezu baten bidez (Europa Pressek jaso du), plataformak, ostegun honetako lehen orduan, kartel bat argitaratu du, aurreratzeko Espainiako Hauteskunde Batzordearen agindua ez duela beteko.
Tsunami Demokratikoak esana zuen Estatu mailako ekintza egingo zuela azaroaren 9an; hilaren 11n, 12an eta 13an ere egingo du ekintza bana, “ezusteko leku batean”, eta bosgarren mobilizazio bat ere du aurreikusita, abenduaren 18rako. Azken egun horretan, Bartzelonan, Bartzelona-Real Madril partida jokatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gai estrategikoetan EAJren eta PSeren arteko ezberdintasunek EAEren etorkizuna baldintzatzen dutela salatu du EH Bilduk
"Asteak dira Gobernuko kideen artean gai desberdinen inguruko diferentziak publiko direla. Eztabaida publiko hau, gure ustez, ez da batere emankorra. Hau ez da ona herri honentzat", adierazi du Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Pertsona berrerorleei zigorra gogortzeko legea bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan
Gobernuko oposizioaren babesa espero da azken bozketa honetan. Juntsek bultzatu erreformak mugikorrak lapurtzeagatik ezarritako zigorrak gogortzen ditu.
Karmele Tubilla Santurtziko alkateak kargua utzi du "arrazoi pertsonal, profesional eta politikoengatik"
Edorta Rodrigo alkateordeak hartuko du Alkatetza behin-behinean, EAJk agintaldia osatuko duen pertsona izendatu arte.
EAJk Estatuari martxoaren 3ko sarraskiaren ardura har dezala eskatu dio, eta horrek beste aurrez aurreko bat ekarri du jeltzale eta sozialisten artean
EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu diote aitor dezala martxoaren 3ko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuela, eta aitortza horrekin maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala. PSE-EE ez dator bat eskari horrekin.
EH Bilduk eta EAJk Adamuzeko istripua argitzea eskatu dute, herritarrek trenbide sarean konfiantza izan dezaten
Tren-istripuei buruzko azalpenak emateko, agerraldia egin du gaur Sanchezek Kongresuan, eta, ohi bezala, estu hartu du Feijoo oposizioburuak. Ohartarazi dio "auzipetuen aulkian" eseriko dela Gobernua.
EAJ Pasaiako portua "liga nazional batetik erregionalera jaisten" saiatzen ari dela kritikatu du PPk
Mikel Lezama PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak gogor kritikatu du EAJren "asmo ideologikoa", portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uztea baita. Gaineratu du hori ezin dela egin, "Estatuaren interes orokorreko portua" delako.
"Maiatza eta ekaina artean" irekiko dute Zubietako espetxe berria
Gipuzkoako espetxe berria ireki eta Donostiako kartzela zaharra eraitsiko dute. Ondoren, 400 etxebizitza babestu egingo dituzte Txomin Enean.
Cerdanek "errugabea" dela defendatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela sekula izan Antxon Alonsoren bazkide
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean agerraldia egin du Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak, eta nabarmendu du ikerketa batzordea baino UPNren "mendeku" gosea asetzeko batzordea dela.
Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean
Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.
Arabako Batzar Nagusiek ohorezko tituluak kendu dizkiete Francori eta Molari
Tituluak baliogabetzeko mozioa Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.