Parlamentuko Mahaiak diputatu-agiria kendu dio Torrari
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak diputatu-agiria kendu dio Quim Torra presidenteari, aurrez Xavier Muro ganberako idazkari nagusiak emandako agindua beteta. Izan ere, idazkari nagusiaren agindua ez betetzeko JxCatek egindako proposamena ez bozkatzea erabaki du Mahaiak, ERC, PSC eta Cs alderdien aldeko botoarekin. Horrenbestez, Muroren agindua bete du Mahaiak.
Erabakia gogor kritikatu du JxCatek, eta Mahaiaren eta Roger Torrent Parlamentuko presidentearen aurka egin du.
Idazkari nagusiak bere idatzian argudiatzen zuenez, Auzitegi Gorenaren ebazpenak eta Hauteskunde Batzordeak emandako epemugak "orain arte kontrakoa argudiatzeko zeuden baldintzak aldatu dituzte".
Bien bitartean, Bartzelonako Hauteskunde Batzordeak diputatu-ziurtagiria igorri du Maria Senserrich JxCateko kidearen izenean, hark Torraren lekua bete dezan (zerrendan hurrengoa zen Senserrich).
Lazo horien auzia tarteko, Kataluniako Auzitegi Nagusiak urtebete eta erdiko gaitasungabetzea ezarri zion Torrari. Horren ondotik, urtarrilaren 3an, diputatu-agiria kentzea agindu zuen Espainiako Hauteskunde Batzordeak.
Joan den astean inhabilitazioari eustea erabaki zuen Auzitegi Gorenak, eta segidan Torra ordezkatzeko 48 orduko epea eman zuen Hauteskunde Batzordeak. Bi ebazpen horiei men eginda agindu du Murok diputatu-agiria kentzea.
Torrak oraingoz ez du adierazpenik egin, eta Gonzalo Boye bere abokatuaren txio bat bertxiotzera mugatu da. Abokatuak zalantzan jarri du Xavier Murok agindu hori emateko eskuduntzarik ote duen. Boyeren hitzetan, "printzipio demokratikoak daude jokoan, ordezkaritzarako eskubideak. Zigor Kodeak bereziki babesten ditu. Berandu baino lehen, Europako Justiziaren galbahetik pasatu beharko da auzi guztia".
JxCatek Kataluniako Gobernuaren jarraipena baldintzatzen du
Josep Costa Kataluniako Parlamentuko presidenteordeak (JxCat) Kataluniako Gobernuaren jarraipena mantentzeko eta aurrekontuak onartzeko baldintza ezarri du: Quim Torra Generalitateko presidenteak Kataluniako Parlamentuan diputatu izaten jarraitzea.
Albert Batet talde parlamentarioko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan ohartarazi duenez, astelehen honetan, ezohiko urgentziagatik, Torra diputatu gisa berresteko eta "Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakiak inpugnatzeko" ebazpen proposamen bat erregistratuko dute, "Kataluniako Parlamentuaren subiranotasunaren aurkako atentatua" baita.
"Kataluniako Gobernuan eta aurrekontuetan jarraipena dagoela bermatzeko modurik onena Torrak diputatu izaera ez galtzea da", ohartarazi dute.
ERCk Torraren botoa bertan behera uztea eskatu du
Sergi Sabria ERCk Kataluniako Parlamentuan duen taldeko presidenteak Quim Torra Generalitateko presidentearen botoa "bertan behera uztearen" alde egin du astelehen honetan, Kataluniako ganberaren "subiranotasuna" defendatzeko eta "desobedientzia antzua eta sinbolikoa" saihesteko.
Kataluniako Ganberan emandako prentsaurrekoan, Sabriak adierazi du ERCren iritziz, "Torra presidentea da ondorio guztietarako eta politikoki ere diputatua da", baina Kataluniako Parlamentua "arriskuan" ez jartzeko eta bozketak "baliozkoak" izan ez daitezen, botoa "bertan behera" uztea erabaki du.
Errepublikanoen buruzagi parlamentarioak salatu duenez, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Auzitegi Gorenak "katalanen eskubideei eraso egin diete berriro, euren botoak usurpatuz", eta euren erabakiekin "Generalitateko presidentea legez kanpo etzan eta indar independentistak zatitu" nahi dituztela gaineratu du.
"Ez gaitezen Estatuaren tranpan erori", jarraitu du, eta "desobedientzia sinboliko berri bat" saihestera deitu du, "erakundeen kolapsoa" ekarriko lukeena.
"Alternatiba oso agerikoa da: aurrekontuak edo erakundeen paralisia", berretsi du Sabriak laburpen gisa, eta ohartarazi du Torrak erabakitzen den guztia ganberan bozkatzen badu inpugnatu egingo dela: Irismen laburreko sinbolismo batean murgildu gara".
Horrenbestez, Sabriak "kontakizun magikorik ez elikatzea" eskatu du, eta independentismoak "Estatu indartsu baten aurrean" dagoela ez ahaztea.
ANCk bilkura deitu du arratsalderako
Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) "premiazko deialdia" egin du 15:00etarako Kataluniako Parlamentuaren aurrean bilkura egiteko. Elkarretaratzearen asmoa "subiranotasuna defendatzea" eta Torrari diputatu-akta kentzeko aginduaren kontra protesta egitea da, ANCren arabera.
PPren eta Ciudadanosen ohartarazpenak
Ciudadanosek eta PPk ohartarazi dutenez, Torrak osoko bilkuran bozkatzen badu auzitara joko dute Torrent eta Mahaiko kideen aurka, desobedientzia delitua leporatuta.
Bestalde, Torraren aurkako prozesu judizialak legealdiaren amaiera ekarriko duela iradoki zuen CUPek ostegunean, eta horren amaiera duina adostearen alde egin zuen: "Espero dugu duintasunez eta intromisio maila berean erantzutea".
Osoko bilkurako gai-zerrendak Kataluniako Parlamentuko aurrekontuen bozketa aurreikusten du, azken egunotan polemika sortu duten arren. Izan ere, diputatuen soldata % 1,75 igotzeko proposamena onartu zuen Mahaiak joan den astean, JxCat, CS eta PPren aldeko botoekin eta ERC, PSC eta CUPen abstentzioekin. Catalunya en Comuk, berriz, kontra bozkatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete, Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.