Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk ez du hauteskunde eguna iragarri, baina ez da apirilaren 5a baztertzen

Lehendakariak ez du argitu EAEko hauteskundeak apirilaren 5ean izango ote diren, baina horrek ez du esan nahi datozen egunetan iragarriko ez dituenik.
18:00 - 20:00
Urkullu lehendakariak ez du argitu hauteskundeak noiz izango diren

Iñigo Urkullu lehendakariak ez du argitu EAEko hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez. Legegintzaldi honetarako lege-proiektu berriak iragarri ditu, eta konpromisoa eskatu dio oposizioari, "orain eta etorkizunean ahalik eta lege gehien" onartu ahal izateko.

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak egindako galdera bati erantzun dio Urkulluk kontrol saioan. Martinezek legegintzaldiko egutegia bete ez izana egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, eta bozak aurreratu ahal izatea "akatsa" dela iritzi dio.

Lehendakariak, baina, ez du iritzirik eman hauteskunde autonomikoak berehala deitzeko aukerari buruz, eta Jaurlaritzak "Gobernu Kontseiluan lege-proiektuak onartzeko hartutako konpromisoak betetzen jarraituko du", azpimarratu du. "Legealdiko egun bakar bat ere ezin da baliogabetzat jo", berretsi du.

Lehendakaritzako iturriek esan dutenez, hauteskundeak apirilaren 5ean egitea erabakiko balu, asteartean iragarri eta sinatu beharko luke lehendakariak dagokion dekretua; izan ere, deialdia egun horretan bertan argitaratuko lukete Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta araudi autonomikoan jasotako 54 eguneko gutxieneko epea beteko litzateke hauteskundeak iragartzeko eta Eusko Legebiltzarra desegiteko.

Lehendakariak adierazi duenez, berak ez ditu Eusko Legebiltzarraren epeak kontrolatzen, eta Ganberari dagokio legeak onartzea.

Legebiltzarrean 29 lege-proiektu eta proposamen daude onartzeko, horren esanetan, eta datorren asteartean Gobernu Kontseiluak bi lege-proiektu berri onartuko dituela iragarri du: gazteriarena eta administrazioaren kidego eta eskalena.

"Inoiz ez ditut ezkutatu gutxiengoan dagoen gobernu baten zailtasunak", onartu ostean (EAJ eta PSE-EE Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izateko eserleku baten faltan daude), onartu gabe dauden legeen "interes soziala" nabarmendu du, oposizioko taldeek "orain eta etorkizunean" horiek onartzea adostu ahal izateko.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu