Foro Sozialak Parlamentuaren legealdiaren balantze "argi-iluna" egin du
Foro Sozial Iraunkorrak euskal gizarteak "bere osotasunean" EAEn bizikidetza eraikitzeko "pausu erabakigarriak" eman dituela adierazi du eta, haien ustez, "oso azkar aurreratzen ari gara adiskidetzerantz".
Foro Sozialeko Agus Hernan bozeramaileak, Nekane Altzelai ordezkariarekin batera, gogoeta hori egin du, "indarkeria zikloaren ondorioen ebazpena eta elkarbizitza demokratikoa eraikitzea"ri dagokionez, "Legebiltzarrean bukatu den legealdiaren" balantzea egiteko Donostian emandako prentsaurreko batean.
"Munduan arraroak dira adiskidetze prozesuak EAEn bezain azkar aurrera egiten duten ebazpenak", adierazi du Hernanek agerraldian.
"Orokorrean, bi belaunaldi igaro behar direla diote adituek. Hemen ziurrenik nahikoa da batekin", aurreratu du Foro Sozialeko bozeramaileak. Horrez gain, hori "gizarteak ebazpenean emandako pausuak babestu dituelako" dela posible adierazi du, "oraindik irauten duten blokeoak" partekatu gabe, eta "indarkeria mota desberdinetako 'antolatu gabeko biktimek' onarpen bide bat markatu dutelako elkarren artean, eskuzabaltasun handia erakutsiz".
Gainera, herritarren pertzepzioa martxan dagoen bake prozesu batena dela nabarmendu du, "negoziaketa eta ebazpen klasiko baten eskema jarraitzen ez duen bake prozesua izan arren".
Horri dagokionez, bukatutako legealdian "ETAren armagabetze zibila, osoa eta egiaztatua" egin zela gogorarazi du Hernanek, baita erakunde terroristaren "nazioarteko erkidegoak egiaztatutako disoluzio" ere.
Epe horretan "imajinaezinak ziren adostasun politikoak, sindikalak eta sozialak" ere egin direla balioztatu du, "indarkeria adierazpen ororen biktimen egiarako, justiziarako eta ordainerako eskubidea, salbuespeneko espetxe legedia gainditzeko premiazko beharra eta bizikidetzarako bidean gizarteak emandako pausuak" haien artean.
Hala ere, "balantze argi-iluna" dela onartu du, Foro Sozialak Eusko Legebiltzarraren oroitzapenari eta bizikidetzari buruzko txostenean izandako "blokeoa" ere egiaztatu baitu, "azken ebazpen integral bat izatea eragotzi duena".
Era berean, taldeak "Espainiako Gobernuak izandako jarrera" kritikatu du, haien ustez, "Mariano Rajoyren immobilismoak markatu zuena" 2016 eta 2018 bitartean. Gainera, Pedro Sanchezen 18 hilabeteetan ETAko presoei dagozkien ekimenak "oso lotsatiak" izan direla eta "frustrazioa" eragin dutela adierazi dute.
Azkenik, oraindik "egin beharreko lanak" geratzen direla adierazi du Hernanek: "Biktima desberdinen arteko trataeren diskriminazioarekin bukatzea, talde terroristako kideei ezarritako espetxeetako salbuespen legedia etetea eta kontaketa guztiak errespetatzen dituen memoria kritiko inklusibo bat eraikitzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.